2016ko urriaren 3a

Noticia Web2

UTN-Rafaela eta Orkestra elkarrekin ari dira lanean, besteak beste, ikerketa eraldatzailerako metodologiak eraikitzen lanean ari diren institutuen eta unibertsitateen arteko desberdintasunetatik ikastera bideratutako prozesu bat jarri dute abian. Eta lankidetzan horren barruan izan da Eleonora Donostian. Bi erakundeen arteko prozesuaren gertakaririk berriena Suaren Lurreko Unibertsitatearekin sinatutako hitzarmena izan da.

Orkestran, komunikazioa aldaketa prozesu moduan landu da Lurralde Garapenerako Ikerketa-Ekintzaren ikuspuntutik; Praxis Institutuan, berriz, Paulo Freire pentsalariaren ikuspegi pedagogikoa hartu da abiapuntu.Esperientziak trukatzeko prozesu horretan Orkestrako Patricia Cantok eta Maite Reizabalek hartu zuten parte. Eleanorak lagunduta, lau ardatz handiren inguruko gogoeta prozesua diseinatu zuten. Lehenengo, komunikazioan antolaketa egiturek duten eragina aztertu zuten, produktuetan oinarritutako komunikaziotik prozesuetan oinarritutako komunikaziora igarotzen garenean sortzen diren erronkak; nola diseinatu komunikazio prozesuak ekintzatik abiatuta eta nola ez ahantzi gatazka eta boterea komunikazio prozesu orotan azalduko direla. Bigarren, komunikazioaren erronkak aztertu zituzten ingurune birtualetan: zein baldintza bete behar dituzten elkarrizketa eta arazoen ebazpena ardatz hartzeko eta, horrela, gogoeta sustatzeko.

Hirugarren ardatz interesgarri bat esperientziak sistematizatzea izan zen, ikerketa prozesuetako ikaskuntzak berreskuratzeko bidea baita: Praxis Institutuan sistematizazioak prozesu lineal bati jarraitzen dio eta ikerketa prozesua amaitu ondoren egiten da. Orkestran, ordea, sistematizazio bizia egiten da, prozesu osoan zehar.

Eleanora Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariekin eta EHUko arduradunekin ere elkartu zen. Haiekin politika publikoetan eta unibertsitate esparruan genero ikuspegia nola txertatzen duen landu zuen.