2015eko urriaren 22a

Atzo arratsaldez, Miren Larrea Orkestrako ikertzaileak eskualdeen inguruko prestakuntza hitzaldia egin zuen Tolosaldea Garatzenen. “Eskualdetasuna eta garapen ekonomikoa” izenburuarekin, hitzaldiaren helburu nagusia zen parte hartzaileei azaltzea zenbateko garrantzia izan dezakeen eskualdeak.
Larreak, alde batetik, lurralde garapena terminoaren konplexutasuna esplikatu zien eta, aurrera atera ahal izateko, eskualde bateko kide sentitzeak duen garrantzia azpimarratu zuen, “politika jakin batzuk ezartzeko, udalerria txiki geratu baitaiteke”. Eta, beste aldetik, parte hartzaileei Gipuzkoa Sarean proiektua aurkeztu zien. Hitzaldia euskaraz izan zen, eta parte hartzaileekin elkarrizketa eta inplikazioa sustatu ziren etengabe.
Saioan parte hartu zuten, besteak beste, Sebastian Zurutuza Gipuzkoako Foru Aldundiko Kudeaketa Estrategiako zuzendariak, Itziar Arratibel Tolosaldea Garatzeneko presidenteordeak eta Tolosaldea eskualdeko udalerrietako alkate eta zinegotzi batzuek.
Hitzaldia udal kudeaketari buruzko 2015eko prestakuntza programaren barruan egin zen, Tolosaldeako garapen agentziak antolatuta.