2015eko abenduaren 16a
Mari Jose Aranguren Orkestrako zuzendari nagusiak cicNetwork sarearen izen bereko dibulgazio aldizkariak aldian behin antolatzen duen ideien mahaian hartu zuen parte. Aldizkaria Euskal Autonomia Erkidegoko Ikerketa Zientifikoko zentroek argitaratzen dute.
Oraingoan, mahaiak industria eta ikerketa gero eta hurbilago dauden bi errealitate diren aztertu zuen. Mari Jose Arangurenen ondoan izan ziren Jose Ignacio Hormaeche Energia Klusterreko zuzendari nagusia, Antonio Martinez Progenikako kontseilari ordezkaria, Arrate Olaiz Ibarmiako berrikuntza zuzendaria, Azucena Castro OWLko zuzendari nagusia, eta Amaia Maseda EHUko Proiekzio eta Transferentziako errektoreordea. Mahaiaren moderatzaile Jose Emoris izan zen, CIC Marguneko presidentea eta CIE Automotiveko I+Gko zuzendaria.
Hizlarietako bakoitzak industriaren eta ikerketaren arteko loturari zegozkion galderei erantzun zien. Eztabaidaren gai nagusia industriak etorkizunean ikerketarako zein eskari egingo duen izan zen. Ikerketaren ikuspegitik eta industria/enpresaren ikuspegitik zein erronka dauden ere landu ziren.
Mari Jose Arangurenek ikerketak industrian pentsatzen duen eta industriak ikerketan pentsatzen duen aztertu zuen. Besteak beste, azpimarratu zuen gizarte berrikuntza bultzatzearen garrantzia, gizarte berrikuntza ikerketa sistemako eta enpresa munduko eragileen arteko harremanak hobetzea dela jakinik. Ildo horretatik nabarmendu zuen ikerketak industrian eragin handiagoa izan dezan garrantzitsua dela gizarte zientzietako ikerketaz baliatzea, zientzietako beste esparru batzuez gainera, gizarte berrikuntzari eta harremanak eraikitzeari dagokien tokia emateko.