2016ko urtarrilaren 8a

Desarrollo inclusivo territorio porter aranguren

Joan den abenduaren 7an, Mari Jose Aranguren Orkestrako zuzendari nagusia MOC sarearen (Microeconomics of Competitiveness) urteko hitzordura joan zen, Harvardeko Unibertsitatera. Michael E. Porter Institutua barne hartzen duen sarearen bultzatzaileak hiru egunez hainbat saio eskaini zituen. Horietan, besteak beste, lurraldeek aurrean dituzten erronka mikroekonomikoei buruz hitz egin zuen.

Herrialdeen Lehiatzeko Abantaila” lana argitaratu zenetik hogeita bost urte igaro direnean, Porter eta Harvardeko Unibertsitateko Institute for Strategyko bere talde lurralde garapen inklusiboa eraikitzearen alde azaldu dira, enpresen lehiakortasunaz gainera, gizarte aurrerapenari lotutako alderdiak ere kontuan hartuta, lurraldeko eragile guztien aldetik balio partekatua sortuz. Ikuspegi berri honi esker, gizartearen ongizatea eta lurraldearen jasangarritasuna lehiakortasunaren garapenean txertatu nahi dira.

Orkestrak, Michael Porterren garapen inklusiboaren haritik, ikerlerro bat du gizarte eta ekonomia aurrerapen jasangarriaren inguruan, eta bertan lantzen dira balio partekatuaren sorrerari lotutako alderdiak ere.

Susana Franco da lerro horren arduraduna. Bideo honetan, gizarte eta ekonomia aurrerapen jasangarria zer den azaltzen digu, baita Orkestrak, gai horretan, lurraldeari egiten dion ekarpena ere.

Ildo beretik, Iñigo Ruiz de Apodaca 2015az geroztik ari da lanean balio partekatuaren sorreraren inguruan, Blue Economy Applied to Territorial Development proiektuaren bidez. Proiektua Azaro Fundazioarekin batera ari da lantzen. Azaro Fundazioa Bizkaiko Lea-Artibai eskualdeko garapen agentziak sortu zuen, enpresa berriak sortzeko eta inguruko enpresen lehiakortasuna hobetzeko. Hurrengo bideoan, kontzeptuak zer esan nahi duen eta lurraldera nola ekar daitekeen azaltzen du.

Etiketa: Ongizateko lab-a