2016ko urtarrilaren 21a

Foro social RIS3 UPNA Navarro

Mikel Navarro Orkestrako ikertzaile eta Deustuko Unibertsitateko katedradunak espezializazio adimenduneko estrategiei guruzko Gizarte eta Enpresa Foroan parte hartu du, Nafarroako Unibertsitate Publikoakafarroako Unibertsitate Publikoak antolatuta. Saioan, Nafarroan espezializazio adimendunaren garapenari buruz hitz egin du. Hain zuzen ere, gai horretan sakontasunez 2014an hasi zen lanean, berriki desagertutako Moderna Fundazioarekin elkarlanean.
Navarrok azpimarratu du dagoeneko jarritako oinarrien gainean lan egiten eta eraikitzen jarraitu behar dela, planaren indarguneak hobetzeko. Nahiz eta Nafarroak kokapen ona izan I+Gri dagokionez, “beharrezkoa da teknologikoaz bestelako berrikuntza bultzatzea, hau da, antolaketako eta merkaturatzeko gaiei lotutakoa, baita jakintzan intentsiboak diren zerbitzuak ere, Nafarroako enpresak nazioarteko merkatuetan lehiatzeko gai izan daitezen.”
Nafarroako Unibertsitate Publikoaren zein Nafarroako Unibertsitatearen gaitasunak goretsi ditu, baina azpimarratu du RIS3 estrategian gehiago inplikatzea lortu behar dela, "bai estrategiak diseinatzerakoan, bai praktikara eramaterakoan (aurkikuntza ekintzaileko prozesuetan), enpresekin batera, eta bai plana ebaluatzeko sistemetan”. "Horretarako", erantsi du, "unibertsitateko pizgarriak eta gobernantza aldatu behar dira".
Mikel Navarroren hitzaldiaz gainera, Susana Elena Perez IPTSko kideak ere hitz egin du (Europako Batzordearen ikerketa zentroa RIS3 estrategiei laguntzeko) eta Europan Unibertsitateak RIS3 estrategietan nola hartzen duen parte azaldu du. Azkenik, Manu Ayerdi Foru Erkidegoko Ekonomia Garapenerako presidenteordeak, beste hainbat alderdiren artean, iragarri du Moderna Fundazioaren ordezko plataforma sortuko dutela. Fundazio horrek gogoeta estrategikoa egitea izango du helburu eta Nafarroako ekonomia eta gizarte eragile nagusiek parte hartzea bilatuko.