2016ko urtarrilaren 25a

IMG 7433


Gaur goizean ireki da 2016-2017 ikasturterako Master’s Degree in Competitiveness and Innovation (MUCI) programan izena emateko epea, Deusto Business Schoolen.

Masterra James Wilson Orkestrako ikertzaile eta Deusto Business Schooleko irakasleak zuzentzen du, eta Institutuko ikertaldeak ere hartzen du parte bertan. Masterraren helburua da erakundeak eta lurraldeak berrikuntzaren eta lehiakortasunaren bidetik eramango dituzten profesional eta ikertzaileak prestatzea. Masterra Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusean egiten da, ingelesez oso-osorik. Ondoko bideoan ikus daitekeen bezala, munduko hainbat herrialdetako ikasleek hartzen dute parte bertan.

Programarako hautagaitzak jasotzeko epea datorren maiatzaren 27an amaituko da. Masterraren inguruko informazio gehiago nahi dutenak Deustuko Unibertsitateak antolatzen dituen Graduondoko jardunaldietara hurbil daitezke, Bilbo, Donostia, Gasteiz edo Iruñera. Masterrari buruzko informazio gehiago eskuratzeko edo izen ematearen inguruko zalantzak argitzeko, egin klik ondoko estekan.