2015eko abenduaren 15a

spri cluster baq 1006

Orkestrak Jon Azuaren lan bat argitaratu du, Nazioen lehiatzeko abantaila. Esperientzia arrakastatsua, Euskal Autonomia Erkidegoaren ekonomia eta gizarte garapenaren estrategia eraldatzailea bideratzeko.

Basque Cluster Day ekitaldiaren lehenengo ediziorako prestatu zuen egileak. Ekitaldi hori Orkestrak eta Eusko Jaurlaritzak antolatu zuten, SPRIren bidez. Artikuluak lehiakortasun kontzeptuaren bilakaera azaltzen du, Michael E. Porterrek “Nazioen lehiatzeko estrategia” liburua argitaratu zuenez geroztik, baina erreferentziatzat Euskal Autonomia Erkidegoa hartuta. Azuak ekonomiaren eta gizartearen erronka berria du aztergai; EAEko ekonomiaren behar, tresna eta nahi berriak zein diren galdetzen du; EAEko eta munduko ekonomia berriaren gakoetan sakontzen du; eta “lehiakortasunerako bidaia luze honetan” aurrean dugun geraleku berriari buruzko gogoeta egiten du.

Jon Azua Eusko Jaurlaritzako lehendakariordea eta Industria sailburua izan zen 1980 hamarkadan eta mende laurden honetan zehar Harvardeko Unibertsitateko Michael E. Porterrekin izandako lankidetzaren bultzatzaile nagusia dugu. Jon Azua Orkestrako Aholku Kontseiluko burua izan zen Institutua abian jarri zen garaian.

Lana Orkestrako Koadernoetan argitaratu da. Bilduma horretan Institutuko ikerrildoei lotutako monografikoak argitaratzen dira, bai teorikoak eta bai aplikatuak. Lana gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez eskura daiteke.