2015eko azaroaren 10a

 Edurne Magro Competitividad Editado

Edurne Magrok espezializazio adimenduneko estrategiak monitorizatzeko eta ebaluatzeko beharra azpimarratu du, espezializazio adimendunaren ebaluazioari buruzko Europako jardunaldian, gaur, Bolonian (Italian). Aurkezpenean, horrelako estrategiak eta politikak modu sistematikoan monitorizatzeak eta ebaluatzeak dakarren balio erantsia zein den azaldu du.

Saioa Europako Batzordearen espezializazio adimenduneko S3 plataformak antolatu du, RIS3 estrategiak monitorizatzeko eta ebaluatzeko esperientziak eta erronkak partekatzeko, Europako hiru lurraldetan: Emilia-Romagna eskualdea (saioa bertan izan da), Suedia eta Polonia. Topaketan, S3 plataformak Europako eskualdeetan egin duen inkestaren emaitzak eman dira ezagutzera, estrategia mota horiek monitorizatzeko orduan egon daitezkeen arazoen eta hesien inguruan. Esperientzia horietatik abiatuta, espezializazio adimenduneko estrategiak ezartzera bideratutako politikak monitorizatzeko eredu sendo bat sortzeko ekintza zehatzak bilatzen lan egin da.

 Edurne Magro Europako Batzordeko S3 plataformak gonbidatu du ekitaldira, RIS3 estrategiak ebaluatzen eta monitorizatzen aditua delako. Berarekin mahaian izan da Fredik Rakar, Norvegiako Kristiansand-eko Unibertsitatekoa. Biek aztertu dute estrategia mota horiek ebaluatzea benetan erronka berria den ala ez.