2015eko azaroaren 4a

Gipuzkoako Foru AldundikoGipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoen Departamentuak ENERGIAri lotutako bosgarren jardunaldiak antolatu zituen azaroaren 3an eta 4an. Ekitaldia Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean izan zen eta herritarrengan kezka sortzen duten hainbat alderdi landu ziren bertan: pobrezia energetikoa, energia efizientzia eta hari lotutako ekimenak, elektrizitatearen faktura, energia sorkuntza banatua eta autokontsumoa eta eraikin askietsiak.
Jardunaldi horietan, Unai Castro Orkestrako Energia Katedrako ikertzaileak etorkizuneko elektrizitate sareen bilakaera izan zuen hizpide. Aurkezpenean, elektrizitate konpainia handiak etorkizuneko elektrizitate sareen inguruan –sare adimendunak edo Smart Grids deitutakoak– lan egitera eraman dituzten faktoreak landu zituen.
Unai Castrok adierazi bezala, elektrizitate sektorearen erronka da “elektrizitaterako sarbidea modu jasangarrian, merkean eta fidagarrian eskaintzea, munduaren hazkunde azkarra kontuan hartuta. Horretarako, ezinbestekoa da teknologiak, horien artean, etorkizuneko elektrizitate sareek, aurrera egitea. Teknologia horiek aukera ematen dute: hornikuntzaren kalitatea hobetzeko, ekonomiari aurrera egiten laguntzeko, teknologiaren garapena bultzatzeko, sorkuntza banatua integratzeko, eta kontsumitzailearen parte hartze aktiboa bideratzeko”.
Sare adimendunak garatzeak negozio eredu berrietan aurrera egitea dakar, azken kontsumitzailearenganaino hurbiltzeko. Hala ere, nahiz eta berrikuntzan eta industria esparruan aurrerapenak egin, zailtasunak daude arauketari lotuta eta finantzaketa eskasiari lotuta. Unai Castrok berriki “Smart energy: nuevas aplicaciones y modelos de negocio” azterlanean hartu du parte, The Boston Consulting Grouparekin batera. Azterlan horretan jasotzen da hainbat herrialdetan, besteak beste, Ameriketako Estatu Batuetan, Erresuma Batuan eta Alemanian, "elektrizitate sektorean negozio eredu berriak garatzen ari direla, smart energy kontzeptuaren baitan. Kontzeptu horrek biltzen ditu "prosumitzailearen" rol aktiboagoa ahalbidetzen duten teknologia, aplikazio eta zerbitzuen multzoa. Horrela, elektrizitate sektorea sorkuntza eta kontsumo adimentsuagorako bidean jarri da eta horrek onurak ekartzen dizkio bai lurraldearen lehiakortasunari eta bai azken kontsumitzaileari".
Espainian, sare horiek oraintsu hasi dira garatzen, nahiz eta sektoreko enpresek badituzten haiek garatzeko beharrezko gaitasunak, joan den urriaren 7an eta 8an izandako Etorkizuneko Elektrizitate Sareen inguruko Jardunaldietan ikusi ahal izan zen bezala. Unai Castroren iritziz, Smart grids-en kudeaketari eta ordainketari buruzko ziurtasun ezak lehenbailehen argitzeko, “Espainian araudia garatu behar da, Europan adierazitako gomendioak eta betebeharrak kontuan hartuta, eta finantzaketarako sarbidea erraztu".
Hemen jaitsi daitezke ENERGIA jardunaldian izandako aurkezpenak.
Era berean, hemen ikus dezakezu Unairen hitzaldia, euskaraz.