2015eko urriaren 7a

Gaur hasiko dira Sare elektrikoak: Teknologia, lehiakortasuna, arauketa eta negozio eredu berriak jardunaldiak (#JIEEC2015), Orkestrak eta Tecnaliak antolatuta. Nazioarteko 150 aditu inguruk sektorearen inguruko ideiak trukatuko dituzte bertan, eta azken aurrerapenei buruz hitz egingo dute, bereziki sare adimendunerako bideei dagokienez.
Jardunaldiak gaur eta bihar izango dira, Bilboko Euskalduna Jauregian, eta hasiera emango diete Emiliano Lopez-Atxurra Orkestrako Energia Katedrako Patronatuko buruak eta Petronorreko presidenteak, Asís Canales Tecnaliako presidenteordeak, eta Aitor Oregi Eusko Jaurlaritzako Energia, Meatzaritza eta Industriaren Administrazioko zuzendariak.
Hiru gairen ingurukoak izango dira hitzaldiak: energiaren banaketa eta arauketa; nazioz gaindiko lotura elektrikoak eta energia eoliko offshorearen integrazioa; eta banaketa sare aurreratuak, informazioaren kudeaketa eta baliabide banatuen integrazioa. Saioan InGRID bisitatuko da, Tecnaliaren laborategi berria, Elektrizitate Sare Adimendunetarako Ekipo Elektrikoak Ikertzeko, Garatzeko eta Ziurtatzeko laborategia.
Jardunaldiak antolatzen lagundu dute ABB, Arteche, Iberdrola, Ingeteam, Ormazabal eta ZIV enpresek. Hainbat erakundetako adituen iritziak entzun ahal izango dira bertan: Energiaren Euskal Erakundea, Espainiako Elektrizitate Sarea, Merkatuen eta Lehiaren Espainiako Batzordea, Gas Natural Fenosa, Schneider Electric, Toshiba Corporation, Siemens España, EDP-HC Energía, Endesa, Viesgo eta SINTEF Energy, besteak beste.
Jardunaldi amaiera emango die Mari Jose Aranguren Orkestrako zuzendari nagusiak eta Joseba Jauregizar Tecnaliako zuzendari nagusiak.
Jardunaldiak Tecnaliak eta Orkestrak elkarrekin antolatu dituzte, lurraldearen lehiakortasunari laguntzeko. Horregatik, landutako gaiak negozio ereduan eta ekonomia eta arauketa dimentsioan aurrera egiteko lagungarri izatea espero da, teknologia horien garapena bermatzeko bidean.
Ikus hemen jardunaldietako argazki batzuk:
