2015eko azaroaren 19a

Innovating4Growth

James Wilson Orkestrako ikertzaileak Klima Aldaketaren kontrako Bartzelonako Adierazpena idazten lan egin zuen, berrikuntzaren arloko nazioarteko liderrekin batera. Ekintzarako deia joan den azaroaren 19an egin zen, Berrikuntzaren arloko Liderren Nazioarteko Foroan (Innovation Leaders Forum), ESADE Unibertsitatean, Science Business Networkek eta ACUP-Unibertsitate Publikoen Kataluniako Elkarteak antolatuta.

Adierazpena Klima Aldaketaren kontrako Parisko Goi bilera (#COP21) baino bi aste lehenago egin da eta azpimarratzen du behar-beharrezkoa dela klima aldaketaren kontrako borrokara bideratutako ikerketan eta berrikuntzan inbertitzea. Izan ere, "energia azpiegitura adimendunak behar dira eta bioteknologietan eta aplikazio digitaletan aurrera egin behar da, igorpenak murrizteko, eta azpiegiturak modernizatu, energia aurreztu eta berreskuratu, industria eta gizartea berrantolatu eta planeta zaindu".

Ildo horretan, ikertzaileek eta berritzaileek planetaren klima ezaugarriak hobetzeko ardura eta gaitasuna dute, garapen jasangarria bultzatuz. Dokumentuak ekintza plan bateratua sortzeko deia egiten du eta enpresa pribatuei eskatzen die teknologia garbiak garatzen eta berritzen aitzindariak izateko.

Une honetan, Europako gobernu eta erakunde gehienak ikerketara bideratutako aurrekontuak murrizten ari direnean, adierazpenaren sinatzaileek eskatzen diete karbono gutxiko energietan eta teknologietan berritzera bideratutako ikerketarako aurrekontuak handitzeko eta klima aldaketaren kontrako borrokari lotutako proiektuak garatzen lagunduko duten politiketan lan egiteko.
James Wilsonek, berriki TCI Network Lehiakortasunaren arloko profesionalen sareko Zuzendaritza Kontseiluko kide izendatu dutenak, azpimarratzen du “ikerketa funtsen bidez bultzatzeaz gainera, esparru akademikoaren/ikerketaren eta enpresaren eta herritarren arteko harremanak estutu behar direla, teknologia eta irtenbide berriak berehala onartuko direla ziurtatzeko. Hain zuzen ere, eskualdeak eta hiriak laborategi paregabeak dira klima aldaketaren kontrako irtenbide berriak ezartzeko, erkidego berde bat izatearen harrotasunean oinarritutako gizarte dinamika sustatzeko aukera ematen baitute".

Adierazpena hemen irakur daiteke.