2015eko irailaren 17a

Crecer redinnvest bancos inversores proyectos emprendedores

Orkestraren Crecer+ ekintzailetzari laguntzeko plataformak iNNvest Sareak antolatutako saioan parte hartu du, jakintza trukatzeko finantza erakundeek start up berritzaileei laguntzeko abian jarri dituzten ekimenen eta finantza tresnen inguruan.

Lourdes Moreno eta Nagore Ardanza plataformaren koordinatzaileek inbertsioen inguruko mahai inguruan parte hartu zuten, aipatutako sareak antolatuta. Gainera, alde bietako bileretan ere izan ziren, ahaleginak batzeko eta jarduketak koordinatzeko, plataformak babesten dituen proiektu ekintzaileei laguntzeko.

Bilera joan den irailaren 17an izan zen, iNNvest Konekta ekimenaren baitan. Bigarren edizioa da aurtengoa, eta finantza eta inbertsioen munduko ehun pertsona baino gehiago elkartu ziren bertan. Innobasquek bideratuta, ekintzailetza berritzailearen kultura sustatzeko balio izan zuen. Crecer+ sare horretako kide da eta harekin lankidetza estua du, lurraldeko ekosistema ekintzailea bultzatzeko.