2015eko urriaren 22a

Marijose Aranguren 2015

Mari Jose Aranguren Orkestrako zuzendari nagusiak Kudeaketa Aurreratuko Biltzarraren hasierako ekitaldiko mahai inguruan parte hartuko du, Bilboko Euskalduna Jauregian, urriaren 26tik 30erako astean. Biltzarra Euskalitek antolatu du, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Lehiakortasunerako Sailaren eta SPRI Taldearen laguntzaz.

Biltzarra Kudeaketa Aurreratuko Europar Astean izango da, eta enpresa lehiakorren gakoak eztabaidatuko ditu, mundu mailan, kudeaketa aurreratuari dagokionez. Enpresa aurreratuen adibideak azalduko dira bertan. Mari Jose Arangurenek kudeaketa aurreratuak enpresen eta lurraldeen lehiakortasunean duen eraginari buruz hitz egingo du. Harekin batera parte hartuko dute Josetxo Hernandez EUSKALITeko presidenteak, Ander Terradillos CAF Power and Automation-eko Deputy Managerrak, Unai Extremo Virtualwareko kontseilari ordezkariak eta Luis Mauleón Asenta Management Consultantseko bazkide zuzendariak. Hasierako ekitaldia goizeko 09:00etan hasiko da eta Estibaliz Hernáez Eusko Jaurlaritzako Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasunerako sailburuordeak emango dio amaiera.

Biltzarraz gainera, aste osoan zehar hainbat ekitaldi izango dira hiru lurraldeetan, kudeaketa aurreratuari lotutako gaiak lantzeko, industriaren, osasunaren eta hezkuntzaren esparruan, besteak beste. Jarduerek hainbat erakunderen babesa dute: Euskaltel, EHU, ASLE, Hetel, AenorLantegi BatuakMutualiaEmakundeEkonomisten Euskal ElkargoaGorabideBioef-Osasun Berrikuntza eta Ikerketako Euskal Fundazioa, eta Mondragon Taldea.

Informazio gehiagorako eta izena emateko: www.euskalit.net