2015eko urriak 20

Crecer+ plataformaren Inbertsio Foroa izan da gaur Deustuko Unibertsitatearen Bilboko campusean. GCON4, Microliquid, Take a Chef eta Rock the Sport enpresek aurkeztu dituzten euren proiektuak 40 inbertsiogile pribatu, business angels eta family officeren aurrean.
Inbertsio foro honen 14. edizioa zen oraingoa. Foroa erreferentzia bihurtu da hazteko hazkunde handia duten eta finantza laguntza behar duten start upentzat.
Gaur aurkeztutako proiektuak Euskal Autonomia Erkidegokoak, Madrilgoak edo Nafarroakoak dira. Finantzaketa bila ari dira nazioan zein nazioartean hazteko. Crecer+ plataformaren bidez, hilabete hauetan beren aurkezpena prestatzen aritu dira, inbertsiogile posibleen interesa erakartzeko. Inbertsiogile horiek Crecer+ sareko kide dira; sareak 60 kidetik gora ditu.