2015eko irailaren 4a

 aitziber elola gtecs riac buenos aires


Aitziber Elola Orkestrako ikertzaileak nazioz azpiko lehiakortasunari buruzko adituen lan taldearen (GTECS) topaketan hartu zuen parte, Lehiakortasunerako Sare Inter-amerikarraren barruan (RIAC).

aitziber elola cluster pais vasco web

Topaketa joan den irailaren 2tik 4ra izan zen, Buenos Airesen. Bertan, 50 espezialista baino gehiago elkartu ziren. Nazioz azpiko lehiakortasunari buruzko nazioarteko esperientziak trukatu zituzten eta txostenak, neurketak eta lehiakortasun agendak prestatzeko metodologien inguruko jakiteak, probintzia, estatu, azpieskualde eta hirietan.

Aitziber Elolak Euskal Autonomia Erkidegoko kluster politikaren bilakaeraren inguruko gogoetak aurkeztu zituen klusterri buruzko lan mahaian. Mahai horretan, Kataluniako, Argentinako eta Mexikoko esperientziak ere aurkeztu zituzten.

 GTECS-RIACi buruz:

RIACeko GTECS lan taldearen helburua da nazioz azpiko lehiakortasunaren alorreko jakiteak trukatzea, sektore publikoari eta sektore pribatuari laguntzeko ekonomiaren garapenaren eta lehiakortasunaren esparruko politika publikoak gauzatzen.

Orkestraren egitekoa lurralde lehiakortasuna hobetzeko ikerketa da, eta 2014an bihurtu zen RIACeko kide. Sarearekin lan egiten duen Amerikaz kanpoko lehenengo erakundea da, eta Amerikaren eta Europaren artean  lehiakortasunari lotutako eskualde mailako jardunbide egokiak trukatzen laguntzen du.