2015eko irailaren 14a
Orkestra, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesa, Ikasgoiraurki proiektua ari da lantzen, 2007az geroztik. Proiektuak dibertsifikazio, espezializazio eta garapen ekonomikoko prozesuak sustatzen ditu, Goierri eta Urola Erdiako grarapen agentziekin eskualdeetako eragileen artean (politikariak, enpresak, heziketa zentroak, agentziak) jakintza trukatzearen bidez.
Ildo horretatik, Orkestraren egitekoa da helburu hori betetzeko bidean aurrera egiteko metodologia egokiak diseinatzea. Miren Estensoro Orkestrako ikertzaileak bukatu berri den proiektua laburbiltzen duen bideoan dioen bezala, “lurralde garapenak eskatzen du eragile guztiek laguntzea, eta konturatu gara hori ez dela bat-batean lortzen. Horregatik, garapen agentziek bideratzaile lana hartu dute bere gain. Metodologia berriak sortu ditugu laneko diziplina berri hauetan laguntzeko. Proiektuaren dinamizazioaz arduratzen gara, haren jarraipen zorrotza egiten dugu eta truke harremanak sortzea ahalbidetzen".
Orain arte, programari esker, bi garapen agentziek elkarrengandik ikasi dute eta aurrera egin ahal izan dute, eskualdeetako eragileekin harremanak sendotuta, nork bere lurraldean lantzen dituen proiektuetan, lurralde lehiakortasunari laguntzeko.