2015eko irailak 21

estudiantes muci donosti


Hainbat herrialdetako ikasleek (Alemania, Bahrein, Ekuador, Frantzia, Kazakhstan eta Mexikokoek, besteak beste) hartzen dute parte Lehiakortasunari eta Berrikuntzari buruzko Masterrean (Master's Degree in Competitiveness and Innovation-MUCI), 2015-2106 ikasturte honetan. Masterra Deusto Business Schoolek eskaintzen du eta James Wilson Orkestrako ikertzaile eta Deustuko Unibertsitateko irakasleak zuzentzen.

Ikastaroa lehengo astelehenean hasi zen eta 2016ko uztailean amaituko da. Ikasleei prestakuntza aurreratua eskainiko die, ikuspegi sistemikoa eta estrategikoa landuta, erakundeetako eta lurraldeetako lider izan daitezen eta, horrela, erakunde eta lurralde horiek berritzaile eta lehiakor bihurtzen lagun dezaten.

Masterraren hasierako ekitaldian, James Wilsonek aurtengo edizioaren xehetasunak azaldu zituen, baita bisiten egutegia ere. Gainera, masterrean egin daitezkeen bi ibilbideen berezitasunak aurkeztu zituen: ibilbide profesionala edo ibilbide akademikoa.

Informazio gehiago nahi baduzu, egin klik hemen.