1 Julio 2015
Euskal Autonomia Erkidegoko Lehiakortasunari buruzko 2015eko Txostenak, Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuak (Deustuko Unibertsitatea) prestatuak, hazkunde eta inbertsio politikak hartzeko beharra azpimarratzen du, une honetan EAEko enpresa askok dituzten aldeko baldintzak aprobetxatzeko.
Hala ere, Orkestrak azpimarratzen du politikak eta ekimenak errealitatera egokitu behar direla, eta errealitate hori duala da, EAEko enpresek herenak baino gehiagok oraindik ere galerak baitituzte.

Orkestrako ikertzaileek egin duen diagnostikoaren arabera, une honetan, aldeko egoeran gaude euskal ekonomiari bultzada nabarmena emateko. Enpresen zorpetze eta errentagarritasun ratioek egoera ona adierazten dute, hazteko eta inbertsioko prozesuei ekiteko. Are gehiago euskal industrian, zikloaren aldeko sektoreetan oinarritzen baita. Horregatik, azken urteetan sektore horiek krisiaren eragin larria izan dute, baina, aldi berean, krisitik azkar ateratzeko gaitasuna dute. Orkestraren txostenak azpimarratzen du une honetako aukeraz baliatu behar garela eta, ildo horretan, sektore publikoak zein enpresek hazkundeko eta inbertsioko politikak eta ekimenak jarri behar dituztela abian.
Hala ere, txosten berak aitortzen du euskal ekonomiak errealitate duala bizi duela. Izan ere, enpresa jardueraren portaeraren eta bilakaeraren adierazleak positiboak badira ere, beste alderdi batzuk kezkagarriak dira oso: euskal enpresen herenak oraindik ere galerak ditu balantzeetan, langabezi tasak oso handiak dira, eta gizarte talde batzuk egoera ahulean daude. Horrenbestez, Orkestrak dioenez, aldeko baldintza horiek ez dute eragin bera izango ez enpresa guztietan, ez sektore guztietan, ez herritar guztietan.
Euskal Autonomia Erkidegoko Lehiakortasunari buruzko 2015eko Txostenaren ondorioek erakusten dute krisitik ateratzeko ez dagoela errezeta bakarra. Horregatik, Orkestrak proposatzen du azken urteetan bideratzen hasi diren dibertsifikazioko dinamika eta politika batzuetan sakontzen jarraitzea, baina susperraldiaren aukera honetaz baliatzeko zailtasunik handienak dituzten sektoreei eta kolektiboei laguntza berezia emango dieten ekintzak eta neurriak hartuta. Hain zuzen ere, aipatutako sektore eta kolektiboak izango lirateke enpresa txikiak, manufaktura aurreratuko sektorea (EAEko BPGren %25 hartzen duena) eta gizarte egoera ahulean dauden taldeak. Hori guztia, berrikuntzaren ekonomia baterako ibilbide bizkorra eragiteko, dibertsifikazioan, ekoizpenaren eraldaketan eta teknologikoa ez den berrikuntzan oinarrituta.
Para más información: www.orkestra.deusto.es/competitividadcapv/
Puedes seguir el evento a través de twitter: #competitividadCAPV