2015eko ekainaren 19a

Jornada sobre innovación social y desarrollo


Miren Estensoro tokiko garapenaren alorreko ikertzaileak hartu zuen parte joan den ekainaren 18an Andoainen izandako jardunaldian. Bertan, "gizarte berrikuntza eta tokiko garapena: harremanetako modu berriak eraikitzen" lana aurkeztu zuen.

Jardunaldia "Beteberritzen, Beterri eskualdean ikuspegi sozialetik berrikuntza eragiteko prozesua" egitasmoaren baitan antolatu zen. Egitasmo hori Elhuyar Aholkularitzak sustatzen du, Beterriko Garapen Agentziarekin lankidetzan eta Gipuzkoako Foru Aldundiak babestuta. Topaketak, Orona Fundazioak babestuta, esperientziak trukatzea eta gizarte berrikuntzak tokiko garapenean duen garrantziaren inguruko gogoeta egitea zituen helburu.

Miren Estensororekin batera, beste parte hartzaile batzuk ere izan ziren: Jon Peli Uriguen, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza, Landa Garapen eta Turismoko jarduneko diputatua; Aizpea Otaegi, Elhuyar Aholkularitzako koordinatzaile nagusia; Ivan Miró, Bartzelonako La Ciutat Invisibleko kooperatibista; eta Igor Calzada, Oxford eta Glasgoweko unibertsitateetako irakaslea eta ikertzailea.

Lotutako informazioa

Etiketa: