2015eko ekainaren 18a

Congreso Latinoamericano


Orkestrako zuzendari nagusiak Latin Amerikako Klusterren Biltzarrean parte hartu zuen, Kolonbian, ekainaren 16tik 19ra.

TCI Network-ek antolatuta, Biltzarrak jakiteak, esperientziak, emaitzak eta metodologiak trukatzea proposatzen du, lehiakortasunari, berrikuntzari, lurralde garapenari eta klusterren kudeaketari lotutako gaietan. Ecosistemas Clúster, desafío para la competitividad regional en América Latina izenburupean, Biltzarrean galdera nagusi bati erantzun nahi izan zitzaion: nola sortu eskualdeko lehiakortasuna oinarri sendoen gainean, kokapen estrategiko berezia eta jasangarria lortzeko, enpresa, kluster eta eskualde mailan, merkatu globaletan lehiatuz?

Mari Jose Arangurenek espezializazio adimenduneko estrategiei buruz hitz egin zuen, “Espezializazio adimenduna, lurralde garapenerako estrategia” panelean, ekainaren 18an. Panel horretan parte hartu zuten, halaber, Frédéric Miribel TCI Networkeko eta Aderly-Lyoneko garapen ekonomikoko agentziako kideak (Lyon, Frantzia) eta Catalina Ortiz Bancoldexeko Ekosistema Dinamikoen Plataformakoak (Bogota, Kolonbia). Gainera, Mari Jose Aranguren "Jakintzaren sorrera: akademiaren eta sektore pribatuaren arteko loturaren inguruko kasu praktikoak" paneleko moderatzaile izan zen.

Etiketa: