2024ko abenduaren 16a

publicacion materias primas minerales2

 

  • Pablo Costamagnak eta Miren Larreak "El Desarrollo Territorial ante la Emergencia Climática. Desafíos conceptuales y metodológicos" liburua argitaratu dute. Bertan, prestakuntza eta ikerketarako ikuspegi berriak proposatzen dituzte, klima larrialdiak dituen erronka itzelei erantzuteko egokituagoak.
  • Liburuak, halaber, ikerketa-ekintzaren hainbat ikuspegi lantzen dituzten 21 pertsonaren esperientzia eta gogoetak jasotzen ditu. Ikertzeko modu horrek jakintza berria sortzen du praktikan, jakite berriak eskaintzen dituelako eta, aldi berean, klima larrialdiari lurralde garapenaren jardunetik eman diezaiokegun erantzuna indartzen duelako.

Larreak eta Costamagnak urteetako esperientzia dute beren jatorrizko lurraldeetan eragile politikoekin lurralde-garapenerako ikerketa-ekintza prozesuak errazten. Zehazki, Larrea ikertzaileak urteak daramatza Gipuzkoako Foru Aldundian horrelako prozesuak gidatzen, eta Costamagna ikertzaileak gertutik lan egin du Rafaelako Udalarekin (Santa Fe, Argentina).

Bi ikertzaileek hainbat urtez lan egin dute lurralde garapenean, ikuspegi pedagogikoarekin eta lurralde garapenerako ikerketa-ekintzaren bidetik. Eta Euskal Autonomia Erkidegoan eta Argentinan eskuratutako zenbait ikaskuntzak potentzial eraldatzailea dutela uste dute, aurrean ditugun prozesuetako batzuk egituratzen laguntzeko eta esparru eta jardunbide berriak eraikitzeko.

Klima larrialdiaren erronkei heltzeko, arrazoiak ulertu behar dira, eta, horretarako, harreman berriak planteatu behar dira lurralde garapenaren eztabaida eta praktikekin, globalizazioarekin, eragile handiekin eta herrialde, eskualde eta udalerrietako politiken maila askotako logikarekin, guztia garapenaren lurralde dimentsioaren ikuspegitik.

Jokoan dauden interesak asko eta oso handiak direla eta aurretik erabaki zail asko hartu behar direla jakinik, lehenik eta behin, klima larrialdiaren azpian dagoen arazoaren sustraiari buruzko hausnarketa planteatzen du liburuak, hau da, planeta mugatu batean materialki hazten jarraitzeko asmoa. Ondoren, lurralde garapenaren kontzeptua eztabaidatzen du, garapenaren kontzeptuari eta lurraldearen kontzeptuari buruz modu kritikoan pentsatzeko. Izan ere, ez du edozein lurralde garapenek balio.

Informe de Competitividad
PUBLICACIÓN

El Desarrollo Territorial ante la Emergencia Climática. Desafíos conceptuales y metodológicos

Este libro cumple un doble objetivo: presentar la propuesta de Pablo Costamagna y Miren Larrea sobre el desarrollo territorial, centrada en el enfoque pedagógico y la investigación-acción (Costamagna y Larrea, 2017), y devolver a los autores de los capítulos un diálogo enriquecedor. Cada capítulo aborda un reto clave, creando puentes entre comunidades para generar conocimiento conjunto. El primer capítulo sintetiza estas contribuciones para transformar sus prácticas de trabajo.

+ Descargar publicación

Lehen kapituluan, liburuaren editoreek bertan parte hartu duten 21 pertsonen ekarpenak laburbiltzen dituzte eta 12 printzipio zehazten dituzte, lurralde garapenerako prestakuntza eta ikerketa ingurumen jasangarritasunerako eraldatzaileak izan daitezen. Egiten duten proposamenean nabarmentzekoak dira, besteak beste, bizitza lurralde garapenaren erdigunean jartzeko ideia, erabiltzen diren esparru metodologikoetan justiziaren zeregina indartzea, gobernantza modu kritikoagoak garatzea, eta arrazoiarekin batera, emozioak ere kontuan hartzea.

Liburuan parte hartu zuten 21 pertsonei erronka bat proposatu zitzaien, Larreak eta Costamagnak garrantzitsutzat jotzen zuten baina bakarrik landu nahi ez zuten gai baten inguruan. Horri esker, lurralde garapenaren inguruko jakintza sortzen eta klima aldaketari hezkuntzaren eta ikerketaren bidetik erantzun bat bilatzen zeresana duten komunitateen artean zubiak eraiki ahal izan zituzten.

Ildo horretatik, liburuak elkarrizketa bat abiarazi nahi du, lurralde garapenean zeresana duten komunitateak, hezkuntza eta ikerketako metodologia parte hartzaileen bidez, beren jarduna eraldatzera eramateko, jardun hori erraztailea izan dadin eta gure munduak premiaz behar dituen eraldaketa handiei ekarpen bat egin diezaion.

Podcasta: TRANSICIONES

Gainera, lurraldeari eta klima larrialdiari buruzko hausnarketa horien prozesuaren barruan "TRANSICIONES" podcasta sortu zen, UTN Rafaelako (Argentina) PRAXIS Institutuak eta Orekstra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuak elkarlanean egina. Klima larrialdiari buruz hausnartzeaz gainera, ikaskuntza kolektiboak nola gertatzen diren ere azaltzen du. Podcasta lurralde garapenari buruzko eztabaiden inguruko 9 saiok osatzen dute, eta liburua egiteko prozesua erakusten du.

Transiciones