2022ko abenduaren 14a

zorionak 2023

Egoera konplexua bada ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Lehiakortasunari buruzko 2022ko Txostenean ondorioztatzen genuen Euskal Autonomia Erkidegoko lehiakortasunaren oinarriak sendoak direla eta, nahiz eta azken urteetako egoerak dimentsioetako batzuetan eragin negatiboa izan, gure ekonomia suspertze bidean doala, tinko.

Hala ere, gero eta nabariagoa da gaur egungo testuinguruan ziurgabetasuna arau bihurtu dela eta, beraz, bizirik irauteko bide bakarra egokitzea eta eraldatzea izango dela.

Orkestran uste dugu Euskal Autonomia Erkidegoaren erresilientziari bi modutan lagun diezaiokegula. Lehenik eta behin, analisi zorrotzak eginez, erabakiak hartzen eta lurraldearen erronkak identifikatzen laguntzeko. Bigarrenik, egunez egun lan eginez, erronka horiek gure erakunde laguntzaileekin batera lantzeko, ikerketa agendak eta proiektu eraldatzaileak diseinatuz.

Hainbat erronka ditugu aztergai gaur egun, horien artean, eskualdeko eta hiriko estrategia inklusiboak ezartzea, maila askotako elkarlaneko gobernantza sustatzea, talentuaren erronkari erantzuteko behar diren gaitasunak eta prestakuntza garatzea, energia merkatuen funtzionamendua aztertzea, edo klusterrek gaur egungo testuinguruan izan behar duten rola pentsatzea.

2023an ere, lanean jarraituko dugu erronka horiei elkarlanean erantzuteko eta ongizate inklusiboa eta jasangarria helburu duen lehiakortasun eredua eraikitzeko.

Iván Martén Uliarte, Orkestrako presidentea