16 de noviembre 2022

Presentación del Informe de Competitividad del País Vasco 2022

James Wilson, Mari Jose Aranguren eta Iván Martén, Orkestrako ikerketa zuzendaria, zuzendari nagusia eta presidentea    

  • Lehiakortasunari buruzko 2022ko Txostenaren arabera, azken hilabeteetako egoera gorabeheratsua izan bada ere, Euskal Autonomia Erkidegoak hobera egin du zenbait dimentsiotan, esate baterako, ikaskuntzan, ingurumenean edo nazioartekotzean. 
  • Orkestrak zeharkako bost ekintza ildo proposatzen ditu enpresen, erakundeen eta beste eragile batzuen jarduna bideratzeko: industria lehiakortasun jasangarria sustatzea, pertsonen gaitasunak sendotzea, lurraldearen berrikuntza gaitasuna eta orientazioa lantzea, ekonomiaren sofistikazioa sendotzea eta nazioartekotzean sakontzea.

Euskal ekonomia sendo ari da suspertzen osasun krisiaren eraginez 2020an jarduera ekonomikoak izan zuen jaitsieraren ondoren. Hala eta guztiz ere, gaur egungo egoera geopolitikoa ikusirik, oso zaila da bilakaera aurreikustea. Enpresek, gobernuek eta lehiakortasuneko bestelako eragileek egokitzeko gaitasun handia behar dute egoerari erantzuteko. 

Lehiakortasunari buruzko 2022ko Txostenak, Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuak prestatu duenak, SPRI Taldearen laguntzaz, Euskal Autonomia Erkidegoko egoera aztertzen du, ongizateari eta ekonomia eta enpresa emaitzei dagokienez, etorkizuneko lehiakortasunaren oinarriak sendotuko dituzten ekintzak identifikatzeko, gaur egungo ziurgabetasunetik harantzago. Diagnostikoa gaur aurkeztu dute hedabideen aurrean Iván Martén Uliarte Orkestrako presidenteak, Mari Jose Aranguren Institutuko zuzendariak eta James Wilson ikerketa zuzendariak.

Marténen hitzetan, lurralde baten lehiakortasuna eta ongizatea bi oinarriren gainean eraikitzen da: pertsonak eta beren balioak, batetik eta ehun ekonomikoa, bestetik. “Horregatik, Txosten honetan arreta lurralde lehiakortasunaren bi oinarri horietan jarri dugu, zehaztu nahi dugulako nola erantzun diezaiekegun gaur egungo egoeraren erronkei eta nola egin diezaiekegun aurre egiturazko gaiei”, adierazi du.

Bestalde, Arangurenek azpimarratu du gizartea eraldaketa sakonetan murgilduta dagoela eta nahiz eta jakin eraldaketa horiek etorkizuna nabarmen baldintzatuko dutela, oraindik ez dakigula eragin horiek nolakoak izango diren. Aipatutako trantsizio horiek gure lehiakortasunaren eta ongizatearen oinarriak zalantzan jartzen dituzte, baina, aldi berean, negozio eta enplegu berriak sortzeko aukerak ere sortzen dituzte, Orkestrako zuzendariaren ustez.

Ekonomia eta ongizatea berreskuratzeko bidean, baina oraindik pandemia aurreko mailetara iritsi gabe

Orkestraren Euskal Autonomia Erkidegoko ekonomia eta enpresa emaitzen azterketa bat dator ekonomia globala azken urteetan bizitzen ari den egoera gorabeheratsuarekin.

Azterketak argi eta ilunak ematen dizkigu: krisien ondorioz, adierazle batzuek hobera egin dute (biztanleko BPG, errentagarritasuna eta esportazioak, esate baterako) eta beste batzuek, ordea, okerrera (berrikuntza eta ekintzailetza). Ongizateari lotutako emaitzen azterketak erakusten digu euskal herritarrek beren ongizate mailarekiko hautemate positiboa dutela. Baina pandemiak ekarritako krisia eta egoera geopolitikoa kontuan hartuta, dimentsio batzuetan bilakaera negatiboa da.

El análisis de los resultados de bienestar refleja que la percepción de la población vasca sobre su nivel de bienestar es positiva. El indicador de satisfacción con la vida está por encima de media europea, la población con nivel de educacióin postobligatoria ha aumentado y la renta mediana de los hogares ha bajado ligeramente en el 2020 pero sigue por encima de la media de la UE-27. Sin embargo, en el contexto de la crisis causada por la pandemia y la situación geopolítica, hay dimensiones que muestran una evolución negativa, como es el caso del porcentaje de personas en riesgo de pobreza o exclusión.

Laburbilduz, diagnostikoak erakusten digu Euskal Autonomia Erkidegoko lehiakortasunaren oinarriek sendoak izaten jarraitzen dutela. Gainera, nahiz eta azken urteetako koiunturak eragin negatiboa izan dimentsio batzuetan (bizitza materialean, berrikuntzan edo produktibitatean, esate baterako), beste dimentsio batzuek hobera egin dute (horien artean, ikaskuntza, ingurumena edo nazioartekotzea). 

Euskal Autonomia Erkidegoko lehiakortasunarren oinarriak

Joan den urtean, Orkestrak lehiakortasunerako esparru berri bat aurkeztu zuen, lurraldearen diagnostikoa egiterakoan, ongizatearen dimentsioak ere kontuan hartzeko eta, horrela, errealitatea hobeto jasotzeko. Aurten, txostenak esparru horretako funtsezko beste elementu bat du aztergai: egiturazko ingurunea, horren barne hartuta bai ekonomia eta teknologia egitura eta bai demografia eta balioen egitura.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko egitura ekonomikoak pandemiaren aurreko hamarkadan izan duen bilakaera aztertuz gero, ikus dezakegu Europarekiko espezializazio erlatiboa aldatu egin dela, manufakturako jardueretan eta industriarekin lotutako zerbitzuetan. Hain zuzen ere, aldaketa horiek bat datoz espezializazio adimenduko euskal estrategiak 4.0 industriari eman dion garrantziarekin.
  • Ekonomiaren sofistikazioaren analisiak lurralde bat zenbat jarduera desberdinetan espezializatuta dagoen hartzen du kontuan, baita jarduera horiek bereziak diren ala ez; alegia, jarduera horietan espezializatutako erregio gutxi egotea. Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez, Europari begiratuta, sofistikazio handia du manufakturako jardueretan, baina sofistikazio rankingean atzera egin du, ekonomiako jarduera guztiak kontuan hartzen direnean.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko espezializazio teknologikoa bere indargune diren industria jarduerekin bat dator eta guztiz lerrokatuta dago espezializazio adimenduneko estrategiarekin (Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako 2020ko Plana eta 2030ko Plana). 

Zeharkako 5 ekintza ildo, enpresen, gobernuen ete beste eragile batzuen norabidean laguntzeko 

Egitura ekonomikoan eta demografikoan gertatzen ari diren aldaketei aurre egiteko eta gaur egungo ziurgabetasun ingurune honek eskatzen duen etengabeko egokitze gaitasuna handitzeko, Orkestrak, lehiakortasunerako palankei lotuta, zeharkako 5 ekintza ildo identifikatu ditu, enpresen, gobernuen eta beste eragile batzuen norabidea gidatzeko:

  1. Industria lehiakortasun jasangarri berri baten lidergoa sustatzea, ingurumenaren egiturazko erronka garrantzitsuari erantzunez. Mailaz mailako trantsizio berdea egin behar dela azpimarratzen da, ahalik eta gizarte kostu txikienarekin, munduak askoz ere jasangarriagoa izatea eskatzen baitu.

  2. Pertsonek lehiakortasunari eta ongizateari ekarpena egiteko dituzten gaitasunak sendotzea, lurraldean azaltzen ari diren beharrekin lerrokatuta. Jarduera tasa eta enplegu tasa handitzeaz, pertsonen gaikuntza sustatzeaz eta etorkinen integrazioa bultzatzeaz gainera, funtsezkoa izango da giza baliabideen politika berritzaileak sustatzea, talentua erakartzeko, atxikitzeko eta garatzen laguntzeko. 

  3. Enpresen, Administrazioaren eta, oro har, lurraldearen berrikuntza kultura, gaitasuna eta orientazioa lantzea. Beharrezkoa da I+G+Bn inbertitzen jarraitzea eta lurraldearen gaitasun zientifikoak indartzea. Horrekin batera, pertsonen gaitasunak etengabe hobetu behar dira, digitalizazioak, jasangarritasunak edo biztanleriaren zahartzeak ekarriko dituzten aukeretara egokitzeko. 

  4. Ekonomiaren sofistikazioa sendotzea, espezializazio eremu berrietara hurbildu ahal izateko, gaur egungo industria indarguneak oinarri hartuta. Arreta bereziz landu behar dira industriako jarduera desberdinen arteko lotuak, bai eta industriaren eta zerbitzu erlazionatuen artekoak ere.Horretarako, maila askotako lankidetza eta lankidetza publiko-pribatua sendotu behar ditugu, industriaren sofistikazioa areagotuko duten aukerak antzemateko eta aprobetxatzeko.

  5. Ekonomiaren eta gizartearen nazioarteko konektagarritasunean sakontzea, aukera berriak bilatzeko. Nazioarteko ikuspegia txertatzea, Euskadik atzerrian egiten duen jarduera areagotuz eta lurraldean bertan egiten diren proiektuen eta ekimenen nazioarteko loturak sendotuz, horrek aukera eman baitu merkatu eta finantzaketa iturri berrien garapenean, talentua erakartzeko eta atxikitzeko erronkan, eta ekonomia eta teknologia ehunaren sofistikazioaren hazkundean aurrera egiteko. 

Informe de Competitividad
ARGITALPENA

Euskal Autonomia Erkidegoko Lehiakortasunari buruzko 2022ko Txostena

Lehiarkotasunaren oinarriak ziurgabetasun garaian

+ Jaitsi txostena