2022ko uztailaren 5a

Euskal Eurohiria

Eurohirian proiektua Gipzukoako Foru Aldundiaren, Euskal Herriko Hirigune Elkargoaren eta Orkestraren arteko lankidetzatik sortu zen. 

Hiri Eskualde Polizentrikoak hirigune anitzeko eskualdeak hurbileko hirietako sareak edo klusterrak dira, eta bereizketa historiko eta administratiboarekin lotuta daude. Antzeko hiriak dira tamainari eta garrantziari dagokienez, hierarkia-loturarik gabeak.

Euskal Eurohiria zer den ulertzeak mugaz gaindiko polizentrismoaren esanahiari buruz ikertzera garamatza, baita Hiri-Eskualde Polizentrikoak (HEP) zer diren ikertzera ere. HEPak hurbileko hirietako sareak edo klusterrak dira, histo ria aberats eta administratibo bereizgarriarekin konektatuak. Antzeko hiriak dira tamainari eta garrantziari dagokienez, biana hierarkia -loturarik gabeak. Literaturaren definizioaren arabera, hiriak ez ezik, inguruan dituzten tamaina ertaineko udalerriak ere badira. Polizentrismoa gehiago aztertu da herrialde bereko hirietan, baina Eurohiria proiektua harantzago doa eta polizentrismoa aztertzen du kontzeptua mugaz gaindiko testuinguruan aplikatuz, muga batek bereizitako lurraldeen artean.

Eurohiria ikerketa-ekintza egitasmoa da, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Euskal Hirigune Elkargoaren eta Orkestraren arteko lankidetzatik sortu zen, azken hau prozesua errazteko eragile gisa. Euskal Hirigune Elkargoa departamentuz gaindiko sailen arteko lankidetzarako erakunde publikoa da, 2017ko urtarrilaren 1ean sortua, eta Ipar Euskal Herriko 10 mankomunitate biltzen ditu.

Proiektuak Eurohiriaren etapa berri bat eraikitzen hasteko erronka partekatuari heltzen dio, Euskal Eurohirirako mugaz gaindiko polizentrismoaren kontzeptuan oinarritutako gobernantza-eredu berri bat garat zeko. Ikerketa-ekintzaren bidez sortutako ezagutza politika-egileentzako erabilgarritasun politikoa duten ekintza zehatzetara eramango da, eta ikertzaileek eremu akademikoan sartuko dute.

Orkestraren egiteko nagusietako bat izan da gogoeta erraztea HEPren garapena azaltzen duten dimentsioen inguruan. Hasteko, azpimarratu behar da polizentrismoa oso kontzeptu anbiguoa dela, eta ez dagoela definizio partekaturik. Kasu askotan, onartu da eskualde polizentrikoen atzetik estrategia bat dagoela, eta, batzuetan, politika-egileek arkatzez eta paperez eraikitzen dute estrategia hori, ideia-multzo baten atzetik. Beraz, kontzeptu geoestrategikoa da, eta dimentsio estrategikoa da kontuan hartu beharreko dimentsio nagusietako bat. Gainera, asko dira HEPak eraikitzeko arrazoiak: garapen orekatua bultzatzetik, erronka partekatuei ekitera edo lurralde baten lehiakortasun-gaitasuna handitzera.

Beste dimentsio giltzarri bat harremanen dimentsioa da. Dimentsio ukiezinena da. Alde batetik, sare polizentrikoa eraikitzen lan egiten duten eragileen arteko harremanak eta konexio kognitiboa aipatzen ditu. Bestalde, agerian jartzen ditu egitura formalenen hutsunea estaltzera datozen gobernantza-espazio "softak", betiere harremanen dimentsioa garatzea ahalbidetzen ez dutenak.

Eta hirugarren dimentsio bat ere badago, dimentsio funtzionala dagokiona, eta , polizentrismoaren literaturaren arabera, HEP baten garapenean eragin handiena duen dimentsioa da. Hirien arteko lotura eta konexio ekonomiko, politiko eta sozialen multzoa da. Merkatuko funtzioak (ekonomia eta garraioa) eta funtzio publikoak (instituzionalak eta kulturalak) dira, eta garrantzitsua da konexioa bi nora kokoa eta orekatua izatea.

HEP dimentsioak

 

Datorren astelehenean, uztailaren 18an, Miren Estensoro eta Ane Izulain proiektu honetako ikertzaileek proiektuaren emaitzak aurkeztuko dituzte Baionan, EHUren mugaz gaindiko polizentrismoari buruzko udako ikastaroan. Jardunaldian mugaz gaindiko eskualdeetako beste ikertzaile eta ordezkari batzuek ere parte hartuko dute, horien artean Christophe Sohn, Ikerketa Sozioekonomikoko Luxenburgoko Institutuko mugaz gaindiko polizentrismoaren arloko ikertzaile aditua. Mugaz gaindiko polizentrismoari buruz gehiago jakin nahi baduzu, eman izena jardunaldian