2020ko abenduaren 15a

zorionak 2019

2020. urtea oso bestelakoa izan da, alderdi guztietatik begiratuta. Pandemiak gogor jo gaitu eta giza eta gizarte kostu ikaragarria sortzen ari da pertsonengan, ekonomian eta enpresetan, besteak beste.

Ziurtasunik gabeko egoera honetan, Orkestrak eragile publikoei eta pribatuei erabakiak ahalik eta informazio onenarekin hartzen laguntzeko tresna izan nahi du. Horren erakusle, gure webgunetik argitalpenen 130.000 deskarga baino gehiago egin dira, munduko hainbat eskualdetatik.

Orkestran uste dugu elkarrekin lan eginez eta ditugun askotariko aktiboei dagokien balioa emanez arrakastaz aurre egin ahal izango diogula gaur egungo errealitateari eta aurrerapausoak emango ditugula lehiakortasun eredu iraunkorrago eta inklusiborago bat lortzeko bidean, trantsizio berriek eskaintzen dizkiguten aukerez baliatuta.

2021ean lanean jarraituko dugu helburu hori lortzen laguntzeko, ikerketaren bidez jakintza sortuz, babesten gaituzten erakundeekin lan eginez, eta Euskadi lehiakortasunean eta ongizatean nazioarteko erreferentzia gisa kokatuz.

Donostia-San Sebastián • 2020ko abenduaren 15a

Iván Marten Uliarte 
Orkestrako presidentea