2020ko uztailaren 10a

Bilbao AsFabrik steering committee

As-Fabrik Bilbao-k tokiko enpresen lehiakortasuna hobetzeko eta Zorrotzaurre 4.0 Industriari eta ekonomia digitalari begira, zerbitzu aurreratuetan (ingelesezko KIBS, Knowledge Intensive Business Services, jakintzan intentsiboak diren enpresa zerbitzuak) nazioartean erreferentzia izango den ekosistema berritzaile moduan sendotzen laguntzeko proiektu bat da. Hain zuzen ere, aipatutako bi sektoreen garrantzia areagotu egin da pandemiaren ondoren.

Proiektuak 2016ko azaroan hasi zuen bere ibilbidea, Hiri Ekintza Berritzaileak (UIA) programaren barruan, Eskualde Garapenerako Europako Funtsak (FEDER) finantzatuta.

Lau urte hauetan, Orkestrak erakunde publiko eta pribatuen konbinazio berritzaile batekin lan egin du. Hala, proiektuko bazkide dira Bilbao Ekintza, Bilboko Udala, Mondragon Korporazioa, Mondragon Unibertsitatea, MIK (Mondragon Innovation & Knowledge), GAIA (Euskadiko Teknologia Elektronikoen eta Informazioaren Industrien Elkartea), IDOM (ingeniaritza, arkitektura eta aholkularitza zerbitzu profesionaletako enpresa) eta EIKEN (ikus-entzunezko edukien sortzaileen eta banatzaileen elkartea).

Bereziki, Orkestrak "Zerbitzu aurreratuen behatokia" koordinatu du. Bertan, zeregin hauek garatu dira:

• Zerbitzu aurreratuetarako garrantzia duten esparru teknologikoetan eta negozio ereduetan egoera zein den aztertzen duten txostenak.
• Bilbon, Bizkaian eta Euskadin zerbitzu aurreratuen eskariaren eta eskaintzaren adierazleen luzeratako jarraipena.
• Hiri ingurunean KIBS sektorea garatzeko laguntza tresnen inbentarioa (Europako benchmarking-ean oinarrituta).
• Zerbitzu aurreratuen arloan aukera berriak identifikatzea eta abian jartzeko laguntza.

As-Fabrik-en hurrengo mugarria Zorrotzaurren egoitza irekitzea izango da, "BETA2" izeneko eraikinean.

Horrek beste etapa bati emango dio hasiera, As-Fabrik euskal industriarako zerbitzu aurreratuen lantegia bihurtzeko. Beta 2 eraikina iragan industrialeko eraikin publiko bat da, zaharberritzen ari direna. Zorrotzaurre uhartearen biziberritzearen ikurra izango da, eta enpresen, unibertsitateen, zerbitzu aurreratuen hornitzaileen, zerbitzu aurreratuetako start-upen eta 4.0 industriako aplikazioak erabili nahi dituzten manufakturako enpresen arteko itunak bideratzea du helburu.

Orkestran erabateko konpromisoa dugu zerbitzu aurreratuen garapenarekin eta zerbitzu horiek gure enpresetan txertatzen laguntzarekin, lehiakortasun faktore baitira.