2020ko otsailaren 27a

orkestra evento RIS3 universidad de Cardiff baja

Euskal Autonomia Erkidegoko eta Galeseko sektore publikoko eta pribatuko hainbat eragile elkartu dira gaur Deustuko Unibertsitatean, Basque Country and Wales Territorial Competitiveness Forum ekimenean, Orkestrak eta Cardiffeko Unibertsitateak antolatuta.

Saioaren helburua izan da Orkestrak EAEko espezializazio adimenduneko estrategiaren bilakaeraren eta ezarpenaren inguruan egin duen analisiaren ondorio nagusiak aurkeztea, Apostando a largo plazo: la experimentación de la especialización inteligente en el País Vasco 2016-2019 lana abiapuntu hartuta. Lanak 2016tik 2019ra emandako aurrerapausoak ditu aztergai, Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako hurrengo plana garatzen laguntzeko.

Saioan parte hartu du Kevin Morgan Cardiffeko Unibertsitateko Gobernantza eta Garapeneko katedradun eta Europako RIS3 estrategiaren bultzatzaileetako batek. Eskualdeak elkarlanean aritzeko beharra azpimarratu du, RIS3 estrategia Europan garatzeko. Eskualdeen arteko elkarlan hori ezinbestekoa da «Europa mailako balio kate bat sortu ahal izateko masa kritikoa sortzeko eta osagarritasunak aprobetxatzeko, tokiko ekosistemen barne kudeaketak ekartzen duen zatikatzea eta gaitasunen bikoizketa saihestuz».

Premisa horretatik abiatuta, Galeseko eta Euskal Autonomia Erkidegoko gobernuetako ordezkariek eta bestelako eragileek elkarrekin gogoeta egin dute estrategia honen etorkizuneko eraginkortasuna bermatzeko kontuan hartu behar diren gidalerroen inguruan.

Ikusi hemen Orkestrak egindako aurkezpena (ingelesez). 

 

Argitalpena