2018ko azaroaren 23a

Etorkizuna Eraikizeko Lurralde Garapeneko Laborategiaren barruan, hainbat garapen agentzia 4.0 Industria proiektuan ari dira lanean eta Bilbao As Fabrik ezagutzen izan dira.

Etorkizuna eraikiz asfabrik baja

Bisita joan den azaroaren 23an izan zen. Bilboko Udalak hiria eta, zehazki, Zorrotzaurre 4.0 industriarako zerbitzu aurreratuen ekosistema berritzaile eta erreferentziazkoa bihurtzeko gidatzen duen ekimena ezagutu nahi zuten. Hain zuzen ere, proiektu horretan parte hartzen du Orkestrak, beste eragile batzuekin batera: Bilboko Udala, Bilbao Ekintza, Mondragon Unibertsitatea, MIK, MCC, Eiken, Gaia eta Idom.

Bilboko bidaia 4.0 industria enpresa txiki eta ertainei hurbiltzeko prozesuaren bigarren fasean egin da, Orkestrak Lurralde Garapeneko Laborategian bideratutako proiektuaren baitan. Garapen agentzien fazilitazio gaitasunei laguntzeko helburuarekin, Institutuak proposatutako lantegiek edo joan den hilaren 23ko bisita eta antzeko ekimenek bilatzen dute industria enpresa txiki eta ertainei hurbiltzea 4.0 trantsizioan lagundu diezaieketen eragileak edo programak.

“Orkestrak, prozesuak fazilitatzeaz gainera, euskal lurraldeko espezializazio adimenduneko hainbat prozesuetan hartzen du parte eta prozesu horiek elkarrengana hurbiltzea bilatzen du, elkar ezagutzeko eta elkarrengandik ikasteko, lurraldearen lehiakortasuna hobetzeko bidean", dio Miren Estensoro Orkestrako ikertzaileak. Hain zuzen ere, Miren Bilbao Next Lab, Bilbao As Fabrik edo Etorkizuna Eraikizeko Lurralde Garapeneko Laborategiaren proiektuan aritzen da.