2018ko azaroaren 13a

James Wilson Basque Cluster Day

“Gaur egun, eskaintzaren eta eskariaren arteko desorekak eragiten du pertsona askok beren lanbide titulazioari dagokiona baino lan apalagoak edukitzea eta enpresek prestakuntza egokiko langileak ez aurkitzea, teknologia eta ekonomia ingurune hain aldakor honetan", azpimarratu du Javier Zarraonandia Eusko Jaurlaritzako Industria sailburuordeak.

Egoera horrek unibertsitate eta enpresa eraman behar lituzke beren lankidetza estutzera, eskaria eta eskaintza elkarrengana hurbil daitezen. Lankidetza hori, James Wilsonen hitzetan, ongi bideratu daiteke klusterren bidez. Zergatik? Klusterrek enpresen eta estrategien estrategiak hobeto lerrokatzeko gaitasuna dutelako.

Basque Cluster Dayko hitzaldian, Bilbon, Wilsonek azpimarratu du klusterrak “bidaide” onak direla, batez ere enpresaren ikuspegitik, talentua moldatzen lagun baitezakete, sektoreak eskatzen duen horretara hurbiltzeko.

Kluster batzuk dagoeneko hasiak dira horretan, baina, Wilsonen iritziz, “denbora asko eskatzen du” lan horrek, akademiaren eta klusterren arteko hesiak murriztu behar direlako, enpresen behar duten talentua sortzeko eta bermatzeko.

Hemen ikus dezakezu aurkezpena.