2017ko urriak 24

00 mapa sin título web

Pablo Costamagnak eta Miren Larreak idatzitako Actores facilitadores del desarrollo territorial. Una aproximación desde la construcción social lanean oinarrituta, dagoeneko erabilgarri dago ikertzaileei, politikariei, administrazio publikoetako teknikariei edo enpresetan edo garapenari laguntzeko gizarte erakundeetan lan egiten duten pertsonei lurralde garapeneko prozesuetan fazilitadore izan daitezkeela (edo dagoeneko badirela) ulertzen lagunduko dien topagunea.

Gune horretara sartzen diren pertsonek mapa bat aurkituko dute lehenengo. Mapa horrek bidaia interaktibo baten barrena gidatuko ditu, irakurgaiak eta gogoetarako uneak eskainiz, lurralde garapenerako funtsezkoa izan arren, sarritan ezkutuan gelditzen den rol baten inguruan: pertsona fazilitadorearena. Ibilbidean zehar, bidaia aurretik egin duten beste pertsona batzuek partekatu dituzten gogoetak aurkituko dituzte eta, horrela, esperientzia aberasgarriagoa izango da. Bidaiak plaza batean izango du amaiera. Plazan, pertsonen topagune nagusian, fazilitadorearen rolaren inguruko ikaskuntza elkarte bat ari da sortzen, rol hori ez baita berezkoa, baizik eta ikasia

Gunea Orkestrak diseinatu du, HUHEZIrekin batera, Gipuzkoako Foru Aldundiak lagunduta, Etorkizuna eraikiz egitasmoaren baitan. Izan ere, lurraldearen etorkizuneko erronkei irtenbide egokiak bilatzeko askotariko eragileek elkarreraginean eta lankidetzan aritzeko duten gaitasuna indartzen lagundu nahi du.

Gune horretara sartzeko, nahikoa da hurrengo estekan klik egitea eta izena ematea:

Fazilitadoreen topagunea

 Informazio gehiago: dgroups@orkestra.deusto.es