2016 irailak 20

Foto web reunion UD Orkestra DFB

Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiak bilera izan du Deustuko Unibertsitateko eta Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuko arduradunekin. Bilera horretan aukera izan dute lurraldeak aurrean dituen etorkizuneko erronka nagusien inguruko gogoetak partekatzeko. Ildo horretatik, bi erakundeek berretsi dute prest daudela elkarrekin lanean jarraitzeko Bizkaiaren lehiatzeko kokapena eta lurralde oreka indartzeko.

Ildo horretatik, bi erakundeek berretsi dute prest daudela elkarrekin lanean jarraitzeko Bizkaiaren lehiatzeko kokapena eta lurralde oreka indartzeko.

Gaurko bilera Institutuko arduradun nagusiak erakunde publiko eta pribatuekin egiten ari diren bileretako bat da, erakundearen 10. urteurrenaren harira, itunen sarea indartzeko. Hain zuzen ere, 10 urte hauetan, Bizkaiko Foru Aldundia eta Orkestra hainbat ikerketa proiektu, diagnostiko eta lurralde estrategiatan aritu dira elkarrekin.

Gaurko bileran, bi erakundeek lankidetzako hamar urte hauen balantzea egin dute. Bileran parte hartu dute, Bizkaiko Foru Aldundiaren izenean, Unai Rementeria ahaldun nagusiak eta Imanol Pradales Ekonomia eta Lurralde Garapenerako foru diputatuak. Orkestraren izenean izan dira José María Guibert Deustuko Unibertsitateko errektorea, Ignacio Mª Echeberria Institutuko presidentea, José Luis Larrea ohorezko presidentea, María José Aranguren zuzendari nagusia eta Ibon Gil de San Vicente zuzendariorde nagusia.

Orkestrako arduradunek Aldundiko ordezkariei aurkeztu dizkiete Institutuak hamar urte hauetan aurrera eraman dituen proiektu nagusiak eta Euskal Autonomia Erkidegoaren ekonomia, gizarte eta enpresa eraldaketan sustatu dituen aurrerapenak azpimarratu dituzte, lankidetza publiko-pribatua oinarri hartuta, unibertsitateak, erakundeak, enpresak eta lurraldeko bestelako eragileak bat eginik.

Gainera, Unai Rementeria eta Imanol Pradalesi "Normaltasun berri batera" manifestua eman diete, Orkestrak 10. urteurrenerako prestatu duena. Manifestu honetan jaso ditu Euskal Autonomia Erkidegoak etorkizun hurbilean dituen erronka nagusietako batzuk. Hamar urte hauetan Institutuko ikertzaileek egindako ekoizpen zientifiko guztiak biltzen duen argitalpena ere eman diete.

 

Etiketa: