Doktoratu aurreko ikertzailea

Mariak enpresen eraginkortasunarekin eta pertsonen ongizatearekin lotutako proiektuetan dihardu. Bere helburua da aztertzea nola sor ditzaketen erakundeek ingurune iraunkorragoak, lehiakorragoak eta pertsonen garapena sustatzen dutenak, berrikuntzaren, enpresa-kudeaketaren eta antolamendu-portaeraren ikuspegiak uztartuz.

Zehazki, erakunde-kulturak erakundeetan duen eragina du ikerketa-ildo nagusi, eta maila anitzeko ikuspegitik aztertzen du: pertsona-mailan, ongizatearekin duen lotura; talde-mailan, taldeen funtzionamenduan duen eragina; eta erakunde-mailan, antolakundearen eraginkortasunari egiten dion ekarpena.


Ibilbidea

  • Nazioarteko Enpresan graduatua da Bartzelonako Unibertsitatean
  • Finantza Korporatiboetan masterra du Lausanneko Unibertsitatean.
  • Gainera, urte akademiko bat egin zuen Durhamgo Unibertsitatean (Erresuma Batua), eta Jokabidezko Finantzetan eta Jokoen Teorian trebatu zen.
  • Orkestran sartu aurretik, Genevan egoitza zuen multinazional batean lan egin zuen, eta, ondoren, Bartzelonako aholkularitza-enpresa batean. Esperientzia horiek enpresa-ikerketa, -garapena eta -berrikuntzarako interesa indartu zioten. 
  • Gaur egun, lehiakortasunaren, enpresaren eta pertsonen ongizatearen arloan garatzen du doktore-tesia.

Ikerketa-arlo nagusiak


Mariaren postak Orkestraren blogean