Doktoretza aurreko ikertzailea 

Claudiaren ikerketaren ardatza da gobernantza-prozesuak eraikitzea, lurraldeen lehiakortasuna eta garapen iraunkorra hobetzeko, lankidetzan oinarritutako politika publiko berritzaileen bidez. Horretarako, tokiko administrazio publikoekin lankidetzan aritzen da gobernantza-prozesu horiei heltzeko gaitzen eta eraldatzen. Bere lan-metodologia nagusia Lurralde Garapenerako Ekintza Ikerketa da.

2021az geroztik, politika publikoen diseinuan eta ezarpenean herritarrak sartzeari lotutako ikerketa-proiektuetan parte hartzen du, bai eskualde-mailan, bai nazioartean. Azkenik, Regional Studies Association (RSA) edo International Association of Schools and Institutes of Administration (IASIA) erakundeek antolatutako nazioarteko eztabaida-guneetan parte hartu du.


Ibilbidea

  • Nazioarteko Harremanetan graduatu zen Deustuko Unibertsitatean, eta nazioarteko egonaldia egin zuen Fergusson Collegen (Pune, India).
  • Orkestran sartu aurretik, Gobernantzari, Garapenari eta Politika Publikoei buruzko masterra egin zuen Sussex-eko Unibertsitateko (Erresuma Batua) Institute of Development Studies-en (IDS), eta Panamako NBE Emakumeak Latinoamerikarako eta Kariberako Eskualde Bulegoko Gobernantza eta Partaidetza Politikoaren Arloan lan egin zuen.
  • Gaur egun, doktoregaia da Deustuko Unibertsitateko "Giza Eskubideak: Erronka Etikoak, Sozialak eta Politikoak" programan.

Ikerketa-arlo nagusiak