Laguntzaileak: Gipuzkoako Foru Aldundia

 

Nola kudeatu kalitatezko enpleguari lotutako erronkak Gipuzkoako enpresetan?

  

"Etorkizuna duten enpresak erakunde adimendunak dira, beren lantaldeetako pertsonen talentuaren garapena sustatuz ikasten dutenak".

Laugarren industria iraultza eta teknologia berriak –horien artean, robotei lotutako adimen artifiziala, gauzen internet eta sistema digitalak– egiturazko eraldaketak eragiten ari dira ekoizpen prozesuetan eta ondasunen eta zerbitzuen trukean.

Etorkizuneko enpleguak pertsona malguak eskatuko ditu, sortzaileak, beren jakintza testuinguru berrietan aplikatzeko gaitasuna dutenak, errutinazko zereginak gaindituz, horiek poliki-poliki automatizatzen joango baitira.

Jakintza erakundeen eta lurraldeen baliabide estrategikoa bihurtu da eta gizarte aurreratu eta kohesionatu baten oinarria da. Pertsonek, alegia, langileek, garrantzi handia hartzen dute, haien know-howari esker erakundeak entitate arinak, sortzaileak, ikasten eta irakasten dutenak, eta ideiak partekatu eta eskaintzen dituztenak bihur baitaitezke.

Proiektuak, Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatuak, gai horren inguruko ikaskuntza sustatzea du xede.

Besteak beste, gai hauek aztertu nahi ditu:

  • Genero berdintasuna.
  • Gazteen laneratzea.
  • Lan esparruko antolaketa eredu berriak.
  • Teknologiaren aplikazioa.

Enpresan enpleguaren kudeaketa aurrera eramateko eredu esperimental pilotu bat garatu nahi da, Gipuzkoako beste enpresa batzuetan ere aplikatzeko modukoa.

Zer bilatzen da lan honen bidez?

objetivo2 eu

Nola egingo da lan?

persona empresa empleo grafico metodologia eu

Proiektuaren finantzaketa:

  • dipu gipuzkoa