Laguntzaileak: BBK Fundazioa
BBK Fundazioa Bizkaiko Gizarte Garapen Iraunkorrari ekarpenak egiten
Gizarte Garapen Iraunkorrerako testuinguruaren analisia.
BBK Fundazioak Garapen Iraunkorrerako 2030 Agendari egiten dion ekarpena.
Ikerketa proiektu honen xedea da BBK Fundazioari laguntza ematea Gizarte Garapen Iraunkorrerako erronka gakoak identifikatu, hautatu eta aztertzeko, erronka horien araberakoa izango baita Fundazioaren etorkizuneko jarduna.
Hala, proiektuaren helburu nagusia da analisi metodologia bat ezartzea, BBK Fundazioaren estrategia garapen iraunkorrarekin lerrokatu dadin. Gainera, bere jarduera eremuan desberdintzeko aukerak ere identifikatuko dira.
Ikerketa hau gogoeta-ekintza prozesu baten barruan kokatuko da. Prozesu horretan, Orkestrak jakintza besteekin batera sortzeko eragile rola hartuko du eta prozesuaren bideratzaile izango da. Hala, proiektuan sortzen joango diren analisien emaitzak zabalduko ditu eta baterako gogoeta horri lagunduko dioten dinamikak proposatu.
Proiektuaren faseak
1. fasea: Gizarte Garapen Iraunkorreko apustuak EAEn
Euskal Autonomia Erkidegoak Gizarte Garapen Iraunkorrerako dituen apustuak zein diren antzeman nahi dira eta BBK Fundazioak Bizkaian bultzatu behar dituen esparru horretako erronka nagusiak lehenetsi.
2. fasea: erronken diagnosia eta egokitzea
Lehenetsi diren Gizarte Garapen Iraunkor lehiakorreko erronken diagnosia egingo da eta BBK Fundazioaren rola argitu.
Zeharkako lerroak
BBK Fundazioaren rola
BBK Fundazioak, Bizkaiko gizarte erronkei dagokienez, hornitzaileen artean izan dezakeen preskriptore rola landuko da.
Gizarteratzea
Proiektu osoan zehar egindako lana eta lan hori ulertzeko kontzeptu gakoak komunikatu eta gizarteratuko dira.
Aurreko proiektua
BBK balio partekatua eraikitzen1. fasea: Gizarte Garapen Iraunkorreko apustuak Euskal Autonomia Erkidegoan
1. zeregina. Gizarte Garapen Iraunkorreko apustuen maila askotako diagnosia
Diagnosi honen helburua da Eusko Jaurlaritzaren, Bizkaiko lurralde historikoaren eta bertako eskualdeen gizarte garapenerako programak ezagutzea, lehiakortasunari lotutako beste erronka batzuekin osatuta. Abiapuntua hori izanik, dagoeneko hainbat esparrutan lantzen ari diren gizarte eta iraunkortasuneko erronkak sistematizatuko dira. Ikuspegi orokor horretatik, erronka nagusiak aukeratuko dira, aurrerago aztertzeko.
2. zeregina. Gizarte Garapen Iraunkorrari lotuta, erakundearen ekintza gidatuko duten erronkak lehenestea eta hautatzea
Hainbat lan saiotan, eta aurreko zeregineko inputak erabiliz, gogoeta egingo da eta Bizkaiko lurralderako 4 erronka zehatz definituko dira. Erronka horien diagnosi analisia egingo du ondoren Orkestrak.
2. fasea. BBK Fundazioa eta gizarte garapen iraunkor lehiakorrerako Bizkaiko erronkak
1. zeregina. Gizarte Garapen Iraunkor lehiakorrerako erronken diagnosia
Orkestrak erronka zehatzek Bizkaiko lurralde historikora ekartzen dituzten desafioen eta aukeren inguruko txostenak egitea proposatuko du. Txosten horiek informazio iturri kuantitatiboak izango dituzte, tokiko eta nazioarteko adituekin elkarrizketak, eragileen eta zedarri nagusien mapa, eta hautatutako erronkak lantzen ari diren erreferentziazko eskualdeen benchmarking-a.
2. zeregina. Erronkak egokitzea eta ekosistemarekin lankidetza
Hainbat lan saioz baliatuz, erronken diagnosi bakoitzaren inguruan gogoeta egitea bilatuko da, bi ikuspegitatik:
- Erronka horiek nola egokitzen diren BBK Fundazioaren errealitatera
- Identifikatu diren eragile gakoek gaur egun nola jarduten duten.
Saio horietatik desberdintze arloak identifikatuko dira, baita beste eragile batzuekin lankidetzan aritzeko aukerak ere, lan honen eragina handitzeko, Bizkaiko gizarte eta ekonomia aurrerapenaren mesedetan.
3. fasea. Kontrastea eta emaitzen ebaluazioa
Deskribapena
Gizarte Garapen Iraunkorra gaur egungo beharrei etorkizuneko belaunaldien ahalmenak zalantzan jarri gabe erantzutea dela jakinik, BBK Fundazioak Gizarte Garapen Iraunkorrean izan dezakeen rol bereizgarriaren proposamena landuko da, bi forotan: Bizkaiko eragile nagusiek parte hartuko duten jardunaldi batean eta BBK Fundazioaren barne jardunaldi batean.
BBK Fundazioaren egitekoa XXI. mendean
Deskribapena
Zeharkako ardatz eta Garapen Iraunkorreko eta Plangintza Estrategikoko prozesuaren (kanpoan egina) atzera elikadura gisa, BBK Fundazioak, Bizkaiko gizarte erronkei dagokienez, bere hornitzaileen artean izan dezakeen preskriptore rola landuko da. Gizarte erronkekin bat datozen ekintzak gauzatzeko pizgarrien eredu bat landu nahi da. Beraz, aldaketa eta orientazio berriekin lotutako gai zehatz hori landuko da: gizarte fundazioek gaur egungo testuinguru dinamiko eta eraldatzaileetan duten rola eta jarduna.
Proiektua gizarteratzea eta komunikatzea.
Deskribapena
Proiektu guztian zehar, eta BBK Fundazioaren interesekin bat, proiektuan sortzen den jakintza eta zedarriak gizarteratzen joango dira.
Era berean, proiektuan lortutako emaitzen arabera, jendaurreko saio edo jardunaldi bat antolatzeko aukera aztertuko da, egindako aurrerapenak euskal herritarren eta, bereziki, bizkaitarren artean zabaltzeko.