Laguntzaileak: BBK Fundazioa

 

BBK Fundazioko balio partekatuko estrategiaren ikerketa interaktiboko laborategia


 

 

Balio partekatua eraikitzen BBK Fundazioan: gizarte eta ekonomia aurrerapenaren zerbitzura dagoen erakundea

Proiektu hau BBK Fundazioko balio partekatuko estrategiaren ikerketa interaktiboko laborategia da. BBK Fundazioari lagundu nahi dio aurrerapen, aldaketa eta garapeneko eragile izaten eta gizarteak hala aitortzea ahalbidetuko dion kokapen estrategikoa eraikitzen. Horrela, etekin ekonomikoa sortzeaz gainera, gizarte beharrei erantzungo die.

Helburu hori lortzeko, Orkestrak Ikerketa Interaktiboa egingo du, gogoeta eta ekintzarako guneen ziklo bat proposatuz.

Zeharkako faseak

icono grupo

Prozesuaren gobernantza

Prozesuan parte hartuko dutenen rolak eta harremanetarako moduak definitu behar dira, ikerketa interaktiboko ikuspegiaren arabera.

Informazio gehiago

icono personas

Balio partekatua sortzeko esparrua diseinatzea

Fase bakoitza kontzeptualizatzeko, balio partekatua sortzeko ikerketa ikuspegia hartzen da abiapuntu.

Informazio gehiago

icono lupa

Joeren analisia

BBK Fundazioari dagokion sektoreko joera globalak aztertzea, joera horiek eragina dutelako erakundearen kokapen estrategikoan.

Informazio gehiago

Proiektuaren faseak

icono flecha

1. fasea: Misioa berritzea

Erakundearen misioa edo eginkizuna berritzen ahaleginduko gara, garai berrietara egokitzeko, BBK Fundazioak ekonomia eta gizarte aurrerapenean eragile izan nahi duela jakinik, beti ere, erkidegoaren zerbitzura.

Informazio gehiago

icono caballo 01

2. fasea: Ikuspegi estrategikoa

Fase honen helburua da ikuspegi estrategiko bat eraikitzea, balio partekatuaren sorkuntzan oinarrituta, gizartean lidergo, motor eta erreferentzia izateko apustua sendotzeko.

Informazio gehiago

icono caballo 02

3. fasea: Helburu estrategikoak

BBK Fundazioaren helburu estrategikoak definitu nahi dira, aurretik diseinatu diren misioarekin eta ikuspegiarekin koherente izanez.

Informazio gehiago

icono caballo 03

4. fasea: Plan estrategikoa

Fase honek BBK Fundazioaren plan estrategikoa sortzea du helburu, aurreko fasean erabaki diren helburuak lortzera iristeko.

Informazio gehiago

icono power

5. fasea: Balio partekatuaren estrategia abian jartzea

Plan estrategikoa abian jartzea. BBK Fundazioaren plan estrategikoa abian jartzeko, lagun egite programa bat diseinatzea proposatzen da.

Informazio gehiago

 

Metodologia

Ikerketa interaktiboa

Proiektua ikerketa interaktiboaren ikuspegiaren arabera landuko da. Ikuspegi horretan, gogoeta eta ekintza guneak tartekatzen joango dira (Svensson et al., 2002, Aagaard / Svensson, 2006).Orkestraren rola elkarrekin sortzeko eragile izatea da eta, fazilitazioaren bidez, lurraldeko eragileei lagunduko diegu gogoeta egiten, ondoren ekintzara igarotzeko. Horretarako, hainbat input garatzen ditugu (analisiak, esparru teorikoak, literatura berrikustea, benchmarking-a, esperientziak…).

investigacion interactiva

Prozesuaren gobernantza

Deskribapena

Fase honek proiektu osoa hartzen du, zeharka. Prozesuan parte hartuko dutenen rolak eta harremanetarako moduak definitzea eskatzen du, ikerketa interaktiboko ikuspegiaren arabera. Gobernantza irekiaren eta parte hartzailearen aldeko apustua egiten da. Fase honek hiru helburu nagusi ditu:

  • Proiektuaren oinarriak finkatu
  • Lan taldeen osaera zehatu (talde nagusia eta talde operatiboa)
  • Tartean dauden parte hartzaileen konpromisoa lortu

Balio partekatua sortzeko esparrua diseinatzea

Deskribapena

Fase honek ere proiektu osoa hartzen du, zeharka. Proiektuaren fase bakoitza kontzeptualizatzen joango gara, balio partekatua sortzeko ikerketa ikuspegian oinarrituta, jakintza sendoa eta inplikazio praktiko eta teorikoak dituena bultzatuz.

Merkatuko joeren analisia

Deskribapena

BBK Fundazioaren sektoreko joera orokorrak aztertzea behar-beharrezkoa da, joera horiek eragina dutelako erakundearen kokapen estrategikoan. Azterketa horrek barne hartu behar ditu, besteak beste, joera makroekonomiko orokorren analisia (adibidez, joera demografikoak, ekonomikoak, teknologikoak edo ingurumenekoak) edo sektore joeren analisia (esate baterako, Fintech, lankidetzako ekonomia, ekonomia prokomuna, ekonomia zirkularra, robotizazioa eta adimen artifiziala, zibersegurtasuna eta gauzen Internet, "hodeia", digitalizazioa, bezeroa erdian jartzea...).

Fase hau joerak arakatu eta monitorizatzea baino gehiago da. Joera horiek BBK Fundazioaren kokapen estrategikoan izan ditzaketen eraginen inguruko gogoeta bat egitea proposatzen du.

1. fasea: Misioa berritzea

Deskribapena

Fase honen helburua da erakundearen misioa berritzea. Hainbat jarduera hartzen ditu barne horrek:

  • Fundazioaren historia. Erakundearen barne testuinguruari begiratuta, garrantzi berezia du garapen historikoak.
  • Balioak eta Filosofia. BBK Fundazioaren erakunde nortasuna osatzen duten balioetara hurbiltzea, erakundearen kultura, historia eta printzipioak kontuan hartuta.
  • Erakunde diagnostikoa. Erakundearen AMIA analisia, barne mailan, eta merkatuan lehiatzeko kokapena.
  • Kanpo testuinguruaren analisia eta ekosistemarekin lotura. Bizkaiak aurrean dituen gizarte eta ekonomia erronkak ezagutzea, arazoak, etorkizuneko apustuak eta gaur egun dituen baliabideak eta gaitasunak.
  • Gizarte eta ekonomia aurrerapenari egiten zaion ekarpena.

Aurreko jardueretatik abiatuta, hainbat lan saio egingo dira, aurreko analisien emaitzak partekatu eta BBK Fundazioak erkidegoaren gizarte eta ekonomia aurrerapenari egin diezazkiokeen ekarpenen aukerak identifikatzera iristeko.

2. fasea: Ikuspegi estrategikoa

Deskribapena

Fase honen helburua da ikuspegi estrategiko bat eraikitzea, balio partekatuaren sorkuntzan oinarrituta, gizartean lidergo, motor eta erreferentzia izateko apustua sendotzeko.

Bi galderen erantzunak hartzen ditu barne:

  • Norantz joan nahi du BBK Fundazioak? Bestela esanda, ekonomia garapeneko eta gizarte eragineko nahiak zehaztea bilatzen du.
  • Nola kokatu nahi du BBK Fundazioak, lurraldearen lehiakortasunari dagokionez? Hau da, eskualdeko eta nazioarteko kokapena, gizarte eta ekonomia aurrerapenari dagokionez.

Galdera horiei erantzuteko, hainbat saio egingo dira. Saio horietan, askotariko informazio inputak integratuko dira, elkarrekin jakintza sortzeko, BBK Fundazioaren ikuspegia eraikitzeko prozesuan.

3. fasea: Helburu estrategikoak

Deskribapena

BBK Fundazioaren helburu estrategikoak definitu nahi dira, aurretik diseinatutako misioarekin eta ikuspegiarekin koherentea izanez.Helburu horiek definitzeko, hainbat alderdi hartu behar dira kontuan, balio partekatuaren logikaren arabera:

  • Gizarte xedea eranstea erakundearen lehiatzeko kokapenaren deskribapenean.
  • Gizarte eta ekonomia beharrei erantzutea.
  • Ekonomia eta gizarte helburuak neurtzeko sistemak.

Helburu estrategikoak definitzeko, hainbat lan saio antolatuko dira. Horietan erakundeko pertsona gakoek parte hartzea bilatuko da eta, askotariko informazio inputak integratuz (benchmarking-a, finantza aurreikuspenak, azpiegitura, giza baliabideak, erakundekoak, lurraldekoak, ekonomia eta gizarte emaitzak neurtzeko proposamenak...), jakintza elkarrekin sortzen joango gara, BBK Fundazioaren helburu estrategikoak definitu eta kuantifikatzera iritsi ahal izateko.

4. fasea: Plan estrategikoa

Deskribapena

BBK Fundazioaren plan estrategikoa sortzea du helburu, aurreko fasean erabaki diren helburuak lortzera iristeko.Horretarako, hainbat puntu landuko dira:

  • Ekimen zehatzak lehenestea eta aukeratzea, BBK Fundazioan balio partekatuaren estrategia gidatuko dutenak.
  • Azpiegitura prestatzea.
  • Erakundearen konpromisoa.
  • Lidergoa.
  • Ekosistemaren laguntza.
  • Gizarte eta ekonomia eraginaren ebaluazioa.
  • Eskualdeko eta nazioarteko kokapena.

Plan estrategikoa egiteko, asmoa da jarduera bakoitzean lan saioen ziklo bat antolatzea, erakundeko pertsona gakoek parte hartuta. Jarduera horietan askotariko informazio inputak integratuko dira, elkarrekin jakintza sortzeko eta, horrela, BBK Fundazioaren plan estrategikoa definitzeko.

5. fasea: Balio partekatuaren estrategia abian jartzea

Descripción

Plan estrategikoa definitu ondoren, plana abian jarri behar da. BBK Fundazioaren plan estrategikoa abian jartzeko, lagun egite programa bat diseinatzea proposatzen da.