Laburpena

La Ekonomiaren eta geopolitika globalaren egoera konplexuak arrisku nabarmenak ditu Euskal Autonomia Erkidegoko eta Europako industriarentzat. Lan honek industria enpresen lehiakortasuna babesteko eta, aldi berean, industria jardueraren deskarbonizazioa bultzatzeko Europar Batasunean berriki eguneratu diren bi arauk industria sektorearen lehiakortasunean izan dezaketen eragina aztertzen du: (a) RED III Energia Berriztagarrien Zuzentaraua eguneratzea; eta (b) karbonoarekin lotutako mugako doikuntza mekanismoa (carbon border adjustment mechanism edo CBAM).