240038

2025
 Stephanía Mosquera López,Macarena Larrea Basterra
 https://doi.org/10.18543/SSPU1226 
 Lehiakortasunerako Euskal Institutua - Deustu Fundazioa

Jaitsi laburpen exekutiboa

Jaitsi txostena (erderaz)

Laburpena

Deskarbonizaziorako energia trantsizioak sare elektrikoetan inbertsio berriak egitea dakar, besteak beste energia berriztagarriak integratzeko, ibilgailu elektrikoak kargatzeko beharrari erantzuteko eta kontsumitzaileen parte hartze aktiboa kontuan hartzeko. Energia berriztagarrietan egindako inbertsioa 2010az geroztik ia bikoiztu egin bada ere, sareetan egindako inbertsioa egonkor mantendu da, urteko 300.000 milioi dolar inguruan, eta trantsiziorako itogune bat bihurtu da. Aurrekoa kontuan hartuta, eta Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) sare elektrikoen inguruan dagoen enpresa gaitasuna ere aurrean izanik, lan honen helburua da sare elektrikoen balioa agerian jartzea, Orkestraren lehiakortasunerako esparrua erabiliz (2021). Esparru horrek ekonomia eta enpresa emaitzak eta ongizateari lotutako emaitzak aztertzen ditu, baita palanka dinamikoak ere, haien gainean jarduteko (kapital naturala, kapital fisikoa, finantzaketa, jakintza, giza kapitala eta gizarte eta erakunde kapitala). Lanak sareekin lotutako inbertsio beharrak ere aztertu ditu, Europar Batasunean eta Espainian. Eta horrekin batera, inbertsio horiek Euskal Autonomia Erkidegoko enpresentzat ekartzen dituzten aukeren inguruko hausnarketa egiten du, lurraldeko sare elektrikoen balio katea kontuan hartuta.