240038

2024
 Claudia Icaran Díaz de Corcuera, Usue LorenzErice, Miren Estensoro García
 https://doi.org/10.18543/LUTA3943
 Lehiakortasunerako Euskal Institutua - Deustu Fundazioa

Jaitsi laburpen exekutiboa

Jaitsi txostena (erderaz)

Laburpena

Argitalpen hau Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuko taldeko ikertzaileek Barakaldon (Euskal Autonomia Erkidegoan) hiri-politika publikoak egiteko prozesua erraztean eskuratu dituzten ikasketetatik abiatzen da. Lankidetza-prozesu horretan, udalerriko gazteekin, ordezkari politikoekin eta udaleko teknikariekin batera, ikertzaileek etxebizitza-arloko politika-agenda berri bat garatu dute. 

Ikasketen berri emateko, dokumentu honek zera jasotzen du: lehenik, abiapuntuko teoriak eta kontzeptu-esparruak; bigarrenik, agenda egiteko testuingurua, Horizonte 2020 programak finantzatutako UPLIFT proiektuaren esparruan; eta, azkenik, prozesua errazteko orduan funtsezkoak izan diren elementuak. Hauek dira: espazio segurua eta dibertigarria, ikuspegi partekatua, erabakitzeko gaitasuna eta erantzunkidetasuna, testuinguruari, gaiari eta prozesuari buruzko ezagutza eta agenda partekatua.

Elementu horiek funtsezkoak izan dira gure zereginean eta mundu akademikoko profesionalentzat gida eta lagungarri izatea nahiko genuke, baita ere gazteekin politikak sortzen edo aldatzen lagundu nahi duten administrazio publikoetako langileentzat ere, betiere prozesu irekiagoak eta demokratikoagoak sortzeari begira.

Arakatu gure argitalpen guztiak

Orkestraren ekoizpen zientifikoak komunitate akademikoari zuzendutako argitalpenak eta publiko orokorrari zuzendutako dibulgazio argitalpenak uztartzen ditu. Sortzen dugun jakintza Euskal Autonomia Erkidegoko lehiakortasuna sustatzen duten funtsezko eragileentzat erabilgarria izatea da gure helburua.

Argitalpen zientifikoak

Liburuak, txostenak, artikulu zientifikoak eta ongizatea helburu duen lehiakortasunaren inguruko nazioarteko jakintzaren mugan aurrera egiten laguntzen duten bestelako argitalpenak.

NEW

Dibulgazio argitalpenak

Argitalpen hauek jakintzaren transferentzia errazten dute, eta jakintza hori erabakiak hartzeko eta eztabaida publikoan aplikatzeko aukera ematen dute.

Argitalpenen bilaketa aurreratua