2024
  Susana Franco, Ander Sánchez, James Wilson
  https://doi.org/10.18543/LSUP3952
  Lehiakortasunerako Euskal Institutua - Deusto Fundazioa
Laburpena
"Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia eta Gizarte Digitalak. DESI 2023" txostenaren aurtengo edizioa Europako Batzordeak Hamarkada Digitalaren testuinguruan garatu duen metodologia berrira egokitu dugu, Euskal Autonomia Erkidegoaren bilakaera Europar Batasuneko estatu kideenarekin alderatuko duen diagnostikoa egiteko, 4 dimentsiok osatutako panela erabiliz: (i) gaitasun digitalak; (ii) azpiegitura digitalak; (iii) enpresen eraldaketa digitala; eta (iv) zerbitzu publikoen digitalizazioa. Analisiaren emaitzek erakusten dute Euskal Autonomia Erkidegoak hobera egin duela adierazle guztietan. Horrek erakusten du gure ekonomiaren eta gizartearen digitalizazioan etengabe ari garela aurrera egiten. Hala ere, adierazleen gorakada joera orokorra da lurralde guztietan, eta, horregatik, Euskal Autonomia Erkidegoak gainerako lurraldeekiko duen kokapenak eta kokapen horren azken urteetako bilakaerak argi-ilunak eta ñabardurak ditu dimentsioetako bakoitzean.