230015 Portada cast

2023
 Jorge Fernández Gómez, Macarena Larrea Basterra
 https://doi.org/10.18543/WQJE9906
Lehiakortasunerako Euskal Institutua - Deusto Fundazioa.

Jaitsi laburpen exekutiboa

Jaitsi txostena (erderaz)

Resumen

Txosten honek Europako hiru eskualderen (Grand Est/Grand Reims, Frantzian; Eskozia, Erresuma Batuan; eta Ipar Renania-Westfalia, Alemanian) eta Herbehereetako probintziaz azpiko “energia eskualdeen” energia trantsiziorako eta deskarbonizaziorako estrategiak aztertzen ditu. Lanaren helburua da estrategia horien eta dagozkien ekintza planen ezaugarriak lantzea eta Euskal Autonomia Erkidegorako irakaspenak eta ikaskuntzak ateratzea, beste lurralde eta eskualde batzuk, nazioz azpiko ikuspegi batetik, berotegi efektua eragiten duten gasen isuriak gutxitzeko eta energia trantsizioa bultzatzeko prozesua nola egiten ari diren ikusita. Aztertu ditugun kasuek agerian uzten dute garrantzitsua dela (a) lurralde bakoitzeko errealitate ekonomiko, energetiko eta sozialera egokitutako estrategiak eta irtenbideak diseinatzea; (b) eragileen arteko lankidetza efizientea eta gizarteak trantsizioari babesa ematea sustatuko duten gobernantza sistemak zehaztea; c) I+G+Bko, prestakuntzako eta finantzaketako ekosistemak inplikatzea enpresa berritzaileei laguntza ematen eta jarduera sektoreen deskarbonizaziorako irtenbide sistemikoak garatzen.

Arakatu gure argitalpen guztiak

Orkestraren ekoizpen zientifikoak komunitate akademikoari zuzendutako argitalpenak eta publiko orokorrari zuzendutako dibulgazio argitalpenak uztartzen ditu. Sortzen dugun jakintza Euskal Autonomia Erkidegoko lehiakortasuna sustatzen duten funtsezko eragileentzat erabilgarria izatea da gure helburua.

Argitalpen zientifikoak

Liburuak, txostenak, artikulu zientifikoak eta ongizatea helburu duen lehiakortasunaren inguruko nazioarteko jakintzaren mugan aurrera egiten laguntzen duten bestelako argitalpenak.

NEW

Dibulgazio argitalpenak

Argitalpen hauek jakintzaren transferentzia errazten dute, eta jakintza hori erabakiak hartzeko eta eztabaida publikoan aplikatzeko aukera ematen dute.

Argitalpenen bilaketa aurreratua