230015 Portada cast

2023
Aitor Garmendia-Lazcano, Laura Baselga-Pascual, Ibon Gil de San Vicente, Eduardo Sisti, Imanol Aizpuru Arruti.
https://doi.org/10.18543/MQNS1140
Lehiakortasunerako Euskal Institutua - Deusto Fundazioa.

Jaitsi laburpen exekutiboa

Jaitsi txostena (erderaz)

Resumen

Txosten honek Euskal Autonomia Erkidegoko enpresen akziodunen egitura deskribatzen du, enpresa-taldeen garrantzia erakutsiz. Era berean, Euskadin dauden enpresa-talde horiek identifikatzeko eta sailkatzeko metodologia bat proposatzen du. Horrela, 2022rako talde horien argazkia erakusten da, 4.136 enpresa-talde identifikatuz, haien ezaugarriak jatorrizko enpresaren kokapenaren arabera deskribatuz eta Euskadiko, Espainiako (EAEtik kanpokoak) eta atzerriko taldeak bereiziz. Tipologia bakoitzerako, enpresa-taldeei buruzko literaturak garrantzitsutzat jotzen dituen zenbait ezaugarri aztertzen dira: estrategien sofistikazioa, sektore-dibertsifikazioa edo talde barruko finantzaketa-mekanismoak. EAEn enplegu gehien sortzen duten enpresa-taldeen xehetasunak ere ematen dira.

Arakatu gure argitalpen guztiak

Orkestraren ekoizpen zientifikoak komunitate akademikoari zuzendutako argitalpenak eta publiko orokorrari zuzendutako dibulgazio argitalpenak uztartzen ditu. Sortzen dugun jakintza Euskal Autonomia Erkidegoko lehiakortasuna sustatzen duten funtsezko eragileentzat erabilgarria izatea da gure helburua.

Argitalpen zientifikoak

Liburuak, txostenak, artikulu zientifikoak eta ongizatea helburu duen lehiakortasunaren inguruko nazioarteko jakintzaren mugan aurrera egiten laguntzen duten bestelako argitalpenak.

NEW

Dibulgazio argitalpenak

Argitalpen hauek jakintzaren transferentzia errazten dute, eta jakintza hori erabakiak hartzeko eta eztabaida publikoan aplikatzeko aukera ematen dute.

Argitalpenen bilaketa aurreratua