2023
Patricia Canto, Mercedes Oleaga eta Etorne Ugalde. Jaime Menéndez-en laguntzarekin
Lehiakortasunerako Euskal Institutua - Deusto Fundazioa

Jaitsi laburpen exekutiboa

Jaitsi txostena (erderaz)

Laburpena

Desgaitasuna duten Pertsonentzako Euskal Autonomia Erkidegoko Gizarte eta Lanerako Inklusio Eredua duela 40 urte baino gehiago hasi zen garatzen. Balio, tresna, jarduera eta baliabideen sistema partekatua da, Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasuna duten pertsonen inklusioa bultzatzeko. Hala ere, ziurgabetasunezko testuinguru globalak; inklusioaren “olatuak”; eta hiru trantsizio jasangarriek ekarriko dituzten erronkek eta aukerek behar-beharrezko egiten dute lurraldeko eragile publiko eta pribatuen artean ikuspegi partekatu bat eraikitzea landu behar diren erronken inguruan, Ereduak Euskal Autonomia Erkidegoan ongizatea helburu duen lehiakortasunari laguntzen jarraitzea nahi badugu. Lan hau eragile publiko eta pribatuen arteko elkarrizketarako oinarri gisa planteatzen da, eta hainbat ekintza identifikatzen ditu. Gainera, funtsezko rola ematen dio EHLABE-Euskal Herriko Lan Babestuaren Elkarteari, abian jarri nahi diren prozesuak bideratzeko.