210034 competitividad empresa espanola
  2023
  Miren Larrea, Ainhoa Arrona, Eva Sánchez, Naia Begiristain, Mikel Gaztañaga
  Lehiakortasunerako Euskal Institutua - Deusto Fundazioa


Laburpena

Mundu mailan lurralde guztiak erronka konplexuei -eta horien artean larrialdi klimatikoari- aurre egin nahirik dabiltzan une honetan, nabarmendu egin da gizarte eraldaketa sakonen beharra. Horrez gain, eraldaketa horiek izaera demokratizatzailea duten prozesuen bidez egiteko beharra ere areagotzen ari da.  

Koaderno honek azaltzen du Gipuzkoako Foru Aldundia bezalako probintzia mailako gobernu batek ekintza ikerketarekiko apustua egin duela eraldaketa prozesu horiei aurre egiteko, aldi berean demokratizazioan sakonduz. Zehazki, metodologia (egiten denaren printzipio filosofikoak) eta metodoa (benetan egiten dena) aurkezten dira dokumentu honetan. Hauen analisiak ondorengoak nola egin ikasteko aukera ematen du:

  • Eraldaketa prozesuak garatzeko moduen inguruko ikuspegi desberdintasunak gainditzen lagunduko duten bisio partekatua eta akordioak eraiki
  • Estrategiak garatzeko orduan plangintzan oinarrituriko ikuspegiak alde batetik eta ikasketan eta negoziazioan oinarritutakoak bestetik malgutasunez orekatzen dituzten lan-metodologia eta metodoak definitu
  • Fazilitazioa erabili eraldaketa sozialeko prozesuak esanguratsuak izan daitezen eragile guztientzat, baita prozesuari denbora gutxi eskaini diezaieketen lurralde-eragileentzat ere
  • Kudeaketa emozionala ahalbidetzen duten hausnarketa prozesuak integratu

Aurrekoak lankidetzazko gobernantzaren aldeko apustua egin nahi duten gobernu, ikerketa institutu edo beste mota bateko entitateentzat interesgarriak izan daitezkeen ikasgaiak dira.