210034 competitividad empresa espanola
  2022
  Roberto Horta (Koordinatzailea)    
  Lehiakortasunerako Euskal Institutua - Deusto Fundazioa


Laburpena

Lan honek COVID-19aren pandemiaren osteko enpleguaren etorkizunarekin lotutako ekarpen multzo bat biltzen du, diziplina arteko ikuspegitik eginak eta Latinoamerikako eskualde desberdinak aintzat hartuta. Hainbat alderdi aztertzen dira, besteak beste, eskualdean dauden informaltasun-arazo larriak, horiek gainditzeko estrategiak, ekonomia zirkularrak enplegu berdeak sortzeko eskaintzen dituen abantailak, giza kapitalak eta gaitasun berrien garapenak lehiarako abantaila gisa duten garrantzia, eta enplegu duinari eta gizarte-ekonomiari eta ekonomia solidarioari buruzko hausnarketa, kasuetan oinarrituta. Ekarpenetan, kezka sumatzen da, asko direlako enplegurik gabe edo, enplegua izanik ere, egoera ekonomiko, sozial eta etiko prekarioetan daudenak. Egoera horiek ez dira berriak, baina larriagotu egin dira azken urteetako krisiaren ondorioz; eta ideia eta proposamen multzo zabala aurkezten da etorkizunean enplegu eredu duinagoa lortzeko.    

Arakatu gure argitalpen guztiak

Orkestraren ekoizpen zientifikoak komunitate akademikoari zuzendutako argitalpenak eta publiko orokorrari zuzendutako dibulgazio argitalpenak uztartzen ditu. Sortzen dugun jakintza Euskal Autonomia Erkidegoko lehiakortasuna sustatzen duten funtsezko eragileentzat erabilgarria izatea da gure helburua.

Argitalpen zientifikoak

Liburuak, txostenak, artikulu zientifikoak eta ongizatea helburu duen lehiakortasunaren inguruko nazioarteko jakintzaren mugan aurrera egiten laguntzen duten bestelako argitalpenak.

NEW

Dibulgazio argitalpenak

Argitalpen hauek jakintzaren transferentzia errazten dute, eta jakintza hori erabakiak hartzeko eta eztabaida publikoan aplikatzeko aukera ematen dute.

Argitalpenen bilaketa aurreratua