2026
Zenbait egile
2026
Zenbait egile
https://doi.org/10.18543/SXLM8910
ISBN: 978-84-1325-311-4
Deskribapena
Etengabe aldatzen ari den mundu honetan, areagotu egin dira munduko beste leku batzuetatik hautematen ditugun lehia mehatxuak. Horien aurrean, industria sendotzeko faktore bereizgarri bat da ezagutza berria sortzeko, ezagutza hori berrikuntza bihurtzeko eta merkatuan aplikatzeko gaitasuna. Lehiakortasunari buruzko 2026ko Txostenak teknologia eta ezagutza transferentzia du ardatz, funtsezko elementua baita industria eraldatzeko eta datozen urteetan ere Euskal Autonomia Erkidegoko lehiakortasun eta ongizate mailei eusteko. Azterketak hiru gai nagusi jorratzen ditu: gaur egungo transferentzia sistemaren eraginkortasuna, industriaren lehiakortasunean duen eragina eta indartu beharko liratekeen elementuak.
Euskal Autonomia Erkidegoko urteko diagnostikoa egiteaz gainera, ekonomia eta enpresa emaitzen eta ongizatearen emaitzen 80 adierazle konparatibotan oinarrituta, txostenak hainbat gomendio ematen ditu, bost jarduera ardatz estrategikoren inguruan egituratuta. Gomendio horiek teknologia eta ezagutza transferentzia sistemaren indarguneak zaintzera eta haren irismena eta eragina mugatzen duten oztopoak zuzentzera bideratuta daude.
