2016ko maiatzaren 23tik 27ra

'Methods in Participatory and Interactive Research' ikastaroko ikasleen hausnarketak

Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuan izan zen, maiatzaren 23tik 27ra bitartean, ‘Methods in Participatory and Interactive Research’ ikastaroaren bigarren zatia, Institutuak eta Agder-eko Unibertsitateak elkarrekin antolatua, doktoregoko ikasleentzat. Ikastaroaren helburua zen prozesu elkarreragileetan sortutako datuetatik abiatuta, teorizatzera iristeko bidearen inguruko gogoeta egitea eta horrela eraikitako teoriak lurralde batean azaltzen diren arazoei irtenbidea ematen lagundu dezakeen aztertzea.

Ikastaroaren bigarren zatia Donostian egiteak aukera eman du, besteak beste, Institutuaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren artean aurrera eramaten ari den proiektuetako bat bertatik bertara ezagutzeko: Gipuzkoa Sarean. Parte hartzaileek ezaguna zuten kasua, baina Donostian aukera izan zuten Foru Aldundira hurbiltzeko eta proiektuaren policy makerrekin hitz egin eta eztabaidatzeko.

Gipuzkoa Sareani buruz ikasitako guztia kontuan hartuta, doktoregoko ikastaroko bi ikaslek beren gogoetak eta ikaskuntzak partekatu dituzte gurekin.