2016ko urriaren 3a

Orkestra UNTF Firman acuerdo Aprendiendo de las diferencias

Hitzarmen horri esker, Institutuak aurrera egiten jarraitzen du desberdintasunetatik ikasteko estrategian. 2012az geroztik, ikerketa eraldatzaileari lotutako metodologiak eraikitzeko interesa duten institutu eta unibertsitateen arteko lankidetza bilatzen du Orkestrak.

Bide horretan, dagoeneko hiru erakunderekin ditu lankidetza hitzarmenak: Agder-eko Unibertsitatea (Norvegian); Rafaelako Unibertsitate Teknologiko Nazionaleko Praxis Institutua (Argentinan); eta Uruguaiko Unibertsitate Katolikoko Lehiakortasunerako Institutua (Uruguain). Lankidetza hori batez ere ikertzaileen mugikortasunean nabaritzen da eta, neurri txikiagoan, stakeholderrekin egindako proiektuetan.

Orain, sare horretara batu da Tierra de Fuegoko Unibertsitate Nazionala (Universidad Nacional de Tierra de Fuego). Hain zuzen ere, Silvana Romano izango da unibertsitate hartako harremanetako pertsona. Silvanak Orkestra ongi ezagutzen du, uztailera arte bi urtez aritu baita Orkestran, doktoregoko ikasle zela. Joan den astean, Miren Larrea eta Pablo Costamagna lehenengo Rafaelan izan ziren eta gero Ushuaian, Hego Amerikako aipatutako bi unibertsitate horietako erakunde ordezkariekin, harremanak sendotzeko.

Hitzarmen sinadura honetaz gain, prozesuaren baitan, Eleonora Spinelli irakasle eta ikertzaileak egonaldia egin zuen Orkestran irailean. Helburua esperientziak partekatzea zen, oinarri bezala komunikazioa lurralde eraldaketarako prozesu gisa hartuta.