2015eko urriaren 1a

Elkarrizketa: James Karlsen, Agderreko Unibertsitateko irakaslea eta Zubigintzako kidea


Gipuzkoa Sarean azken sei urtetan ikerketa egiteko modu propio bat eraikitzeko gunea izan da eta horren muinean Orkestrak Agder-eko Unibertsitatearekin gauzatutako elkarlana egon da. Horren ondorio izan da azken urte hauetan James Karlsen ikertzaile norvegiarra prozesu honi lotuta egon izana, batez ere ikertzaileei oinarri metodologikoa sendotzen lagunduz eta tartean behin aldundiko politikariekin arituaz. 

Gipuzkoa Sareaneko eta Norvegiako SINPRO proiektuaren arteko elkar ikasketa prozesuari amaiera emateko Donostian egon zen duela aste batzuk James Karlsen. Aukera aprobetxatuz, elkarrizketa egin diogu, Zubigintza ikerketa taldeko kide, Gipuzkoa Sareaneko kolaboratzaile eta ikertzaile bezala bere ikuspuntua ezagutzeko.