2016 Abuztuak 30

Building Bridges for Governance

Building Bridges gogoetarako tresna bat da, Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuko ikertzaileen, Gipuzkoako Foru Aldundiko policy makerren eta tokiko 11 garapen agentzien ikaskuntza prozesu baten emaitza.

Tresnak lau galdera multzo ditu eta horien bidez bideratzen da gobernu maila desberdinen arteko lotura faltaren inguruko gogoeta prozesua, lotura falta horrek, sarri askotan, politikak ezartzerakoan eragin kaltegarria duela kontuan hartuta. Tresna oso erabilgarria izan daiteke lurralde garapeneko estrategiak definitzeko prozesuak abian jartzeko ere, esate baterako, espezializazio adimenduko estrategiak (RIS3). Horrelako prozesuak aurrera eramaterakoan bideratzailearen egitekoa azpimarratzen du tresnak.  Tresnaren helburua da lurralde gobernantza hobetzea eta gizarte demokratikoagoa sustatzea.

Building Bridges RRI-Tools bilaketa motorrean dago kokatua. Webgune horrek ikerketa eta berrikuntza arduratsuko (RRI, ingelesez) jardunbideak biltzen ditu. RRI “prozesu dinamiko eta interaktiboa da eta bertan stakeholder guztiek dute elkarrenganako eragina eta partekatzen dute emaitzen erantzukizuna. Gainera, prozesuak ondoko baldintzak betetzeaz ere arduratzen dira: aniztasuna eta inklusioa; aurrea hartzea eta gogoeta; irekitzea eta gardentasuna; malgutasuna eta aldaketara egokitzea. RRI-Tools La Caixak koordinatutako Europako Proiektu baten barruan dago. Proiektu horren helburua, hain zuzen ere, zientziaren eta gizartearen arteko harreman hobeak eraikitzea da.

Building BridgesGipuzkoa Sarean” ikerketa proiektuaren emaitza ugaritako bat da. Proiektu horretan parte hartzen dute Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuko ikertzaileek (Deustuko Unibertsitatea), Gipuzkoako Foru Aldundiak eta lurralde historiko horretako 11 garapen agentzik: Bidasoa Bizirik; Debagoieneko Mankomunitatea; Debegesa Debabarrena; Donostia Beterri; Donostia Sustapena; Goierriko Garapen Agentzia; Iraurgi Berritzen; Oarsoaldea, S.A.;Tolosaldea Garatzen; Urola Garaiko Garapenerako Agentzia; Urola Kostako Udal Elkartea.